Leyre Barrena Longarte, Seed Capital Bizkaia
Hasten ari den teknologi/industri iraultzaren garrantzia eta norabidea iragartzea zaila den arren, ziurra dena da, hemen dagoela eta gure bizitzak, gure ekonomia eta gure gizartea aldatuko dituena.
Dudarik gabe, iraultza honen protagonista handietariko bat, fabrikazio digitala da, eta bereiziki, batzuentzat teknologi disruptibo nagusia den 3D inprimatzea, industri-balioaren katean erabateko aldaketa dakarrelako, gaur egun nagusi diren ekoizpen patroiak, eta ondasun eta kontsumoen aldaketak desafiatzen dituelako.
3D inprimatzeak gauzak hiru dimentsiotan digitalizatzea/diseinatzea eta material kapak ondoz-ondoan jarriz fabrikatzea ahalbidetzen du. Horrek, ohiko prozedurekin konparatuz, ukaezinak diren abantailak ekartzen ditu, hala nola giza-irudimenaren muga bakarra izango duen edozein geometriako gauzak egin ahal izatea –oso zaila izan arren-; bezeroen neurrira egindako produktuen pertsonalizazioa, kostu gehigarririk gabe; produktu baten garapen denbora laburtzea, bere sorreratik entregatzen den arte; edo ekipo berarekin oso ezberdinak diren produktuak egitea, kopuru gutxien fabrikazioa malgutuz (serie laburrak edo pieza bakarrak) eta txikiagoak diren enpresei orain arte, egin beharreko inbertsio handiak zirela eta, debekatuta zeuzkaten merkatuetara heltzea ahalbidetuz.
Nahiz eta teknologia honen lehen garapenak larogeiko hamarkadakoak izan, patente kritikoen iraungipenak, 3D inprimagailuen salneurria apurka-apurka gutxitzea eta jendartean zabaltzea erreztu du. Horrek, erabilera ugari aplikazio eremu askotan egotea ekarri du, hala nola osasun arloan (inplante pertsonalizatuak, neurrira eginda eta gorputzan kaltetuta dauden zatiak ordezkatzen dituzten plastiko, keramika edo titaniozko protesiak, edo bioinprimagailuekiko esperimentazioa giza ehunak eta organuak halakotzeko), arlo aeroespazialan edo automobilaren industrian (prototipoak, moldeak, preserieak, Formula I …). Fabrikazio gehigarria soluzio lehiakorra da ere sormenean eta diseinuan intentsiboak dire arloetan, hala nola zuntz, oinetako, bitxiak, arte, dekorazioa, arkitektura edo bideojolasen industrian, aipatutako hauek, soluzio honek edozein gauza arin diseinatu eta aldatzeko dakarren askatasun osoaren onuradunak baitira.
Gaur egun 3D edo 3D printig inprimatzeak gainditu behar dituen teknologi oztopoak eta erronkak kontuan izanda be, teknologi disruptibo honek aukera-sorta ugari eskaintzen ditu arloaren barruan enpresa ekimen berriak martxan jartzeko, diseinu jardueretik hasi (3D diseinurako eduki aurreratuen kudeaketa sistemen garapena…), inprimatze ekipoak eta materialak garatzeraino, prozesu osoarentzako laguntza software, segurtasun, kalitate kontrola, datuen kudeaketa, app-ak, edo produktu pertsonalizatuen logistika eta hornidura digitalerako soluzioetatik pasatuz.
Labur esanda, 3D printing-ek gure lurraldearen lehiakortasunerako eta garapenerako aukera berria eta baliotsua dakar bai eta, arrisku-kapitalarentzako ere, arloan gero eta honelako inbertsio operazio gehiago egongo direla espero daitekelako.