Urriaren 4an eta 5ean, Mikrofinantziazioari buruzko Urteko Biltzarra izan zen Bilbon, hain zuzen, Europako nagusia eta munduko garrantzitsuenetako bat.
Mikrofinantziazioaren sektoreko biltzar nagusia, Europako sare biek antolatu dute: European Microfinance Network (EMN), 24 herrialdetako – batez ere, Erdialdeko Europakoak eta Mendebaldeko Europakoak – 114 kidek osaturikoa, eta Microfinance Centre (MFC), Asiako eta Ekialdeko Europako 36 herrialdetako 108 kidek osaturikoa.
Aurtengo biltzarrean, Seed Capital Bizkaia Mikro antolatzaile anfitrioia izan da, eta Biltzarraren antolaketan eta logistikan lagundu du. Biltzarra aukera paregabea izan da mikrofinantzen sektoreko adituek esperientziak elkarri jakinaraz diezazkioten eta horien estrategietarako geroko itunen oinarriak finka ditzaten.
Topaketa hori inflexio-puntu garrantzitsua izan da, zeren eta sare horiek lehen aldiz elkarrekin antolatu baitute urteko biltzarra.
Biltzarrari hasiera emateko ekitaldian agintari hauek egon ziren: Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeria; Ann Branch, Europako Batzordeko Enplegu Zuzendaritza Nagusiko enplegua sortzeko sailaren arduraduna, eta Francisco de Paula Coelho, Europako Inbertsio Bankuko Institutuko Dekanoa.
Pertsonak eta iraultza digitala
Biltzarrean erronka teknologikoak eta digitalizazioaren aukerak aztertu dira, “Pertsonak eta iraultza digitala: teknologiaren bidez gure misio sozialean aurrera egiten” lelopean. Hortaz, 16 mintegi eta 2 osoko saioren eskutik, mikrofinantzen munduan eragina duten ezin konta ahala gai aztertu dira, hala nola, fintechen erabilera, Big Dataren kudeaketa, crowdfundinga, arriskua kudeatzeko tresnak, immigrazioa, ekintzailetza, mikrofinantzazioaren eragin soziala eta neurketa-sistemak eta inbertsio sozialaren egungo joerak, besteak beste.
Hitzaldiari amaiera emateko osoko saioan, Deusto Business School’eko Dekanoa izan zen, eta Ibermática-k iparraldeko eremuan duen ordezkaritzako zuzendaria den Guillermo Dorronsorori egokitu zitzaion.
Biltzarra bukatu ondoren, bi sareek oso iritzi ona adierazi dute lehen aldiz elkarrekin antolatu duten elkarraldiaz. Parte-hartzaile ugari egon izana, edukiaren gaineko iritzi onak eta sortutako sinergiak, bultzada handia dira mikrofinantzazioaren sektorea indartzen lagunduko duten elkarguneetan lan egiten jarraitzeko.