Tipografika enpresak 2018aren hasieran abian jarriko du datozen urtetan bere enpresa proiektua sustatzera zuzendutako ekimen multzo bat. Planteatutako erronka berri hauen helburua da Burulab izendatutako dibisio digital bat sortuz zerbitzuen katalogoa hedatzea, aplikazioen garapena, software pertsonalizatua, webguneak eta bestelako irtenbide teknologikoak garatzea bilatuz.
2010ean fundatua eta Leioan finkatuta, Tipografika bere sorreran diseinu grafikoan, maketazio editorialean eta inprentan oinarritu zen. Romoko merkataritza lokal batean bere lehengo uneak apalak izan baziren ere, inauguraziotik 5 urte barru hauteskunde kanpainak egiten ari ziren unibertsitateko hauteskundetako (UPV/EHU eta URJC) hautagaientzat edo web aplikazioak diseinatzen, estatuko alderdi politikoentzat.
“Zentzu honetan, – esaten du David Fernández Rementeríarekin batera enpresaren fundatzailea izandako Elen García Cangasek – Sabin Mendiguren programatzailearen ezarpena erabakigarria izan zen esparru digitalean erabat murgiltzeko orduan, baita berrikuntza teknologikoan ere, udal korporaziotara zuzendutako Udalia izendatutako softwarearen diseinuarekin eta garapenarekin”.
Udalia ezarrita dago Leioa, Legazpi eta Amurrioko udaletxetan eta praktika egokiaren eredutzat dauka CNIS-eko Berrikuntzaren Klubak. “Eremu digitalean – gogorarazten du Elenek – Udaliaz gainera beste aplikazio batzuk egin ditugu eta produktuen katalogoa hedatzen jarraitzeko asmotan gabiltza. Hori horrela, komenigarria iruditu zaigu marka bat sortzea bereizten duena, merkataritza xedeetarako, Tipografika enpresako jarduera digitalaren alderdia eta diseinuaren hala nola inpresioaren jatorrizko eremuari dagokiona. Udalia erreminta barne hartuko duen bertsio digital berri hori ezagutzera emateak, lan ordu eta baliabide ekonomiko ugariren inbertsioa eskatzen du, Seed Capital Mikro Bizkaia-ren eskutik eman zaigun babesari esker estali ahal izango duguna”.
Udalia, produktu berritzailea
Udalia izan da Tipografika enpresak Leioka Udalareki eta harentzat egindako lehenengo lana. Baliabide informatiko hau erabilera errazeko web edukien gestore bat da, udaletxe bateko administrazio jardueran sortutako izapideak eta prozedurak bateratu, sinplifikatu eta aurrezteko balio duena eta aldi berean, udal zerbitzu guztien arteko hiritarren artean hedapena errazten duena. Katalogo honek zubiaren zeregina betetzen du erakunde bateko izapideen sistema gestorearen eta bere amaiera erabiltzaileen artean. Bestalde, lagungarria da gardentasunaren estandarra hobetzeko, informazioa higiezinen eta ekipamenduen inbentario batetik abiatuta antolatuz.
Udaliaren funtzionamendua automatizatuta dago, auto-gestioa ahalbidetzen du eta udaletxe bakoitzeko berezitasunekin erabat egokitu ahal da.
Udal burokrazia sistematizatzeko eraginkorra izateaz gainera, Udalia halaber erabilgarria izan da Udaletxeak dakartzan zerbitzu eta ekipamendu ezberdinen inguruko ezagutza hiritarren artean barreiatzeko. Leioa Hurbil, udaletxe honetan instalatutako Udaliaren ereduak, adibidez, udalerriko mapa bat hartzen du barne, udal bulegoetako bakoitzaren kokapenarekin. Udal eraikin bakoitza identifikatzen duen zenbakiaren gainean sakatu ondoren, horietan egindako izapideen inguruko datuak azaltzen dira. Gainera, izapideen bilatzailea dakar kategorien edo gako-hitzen arabera, baita izapide guztien fitxak barne hartzen dituen prozedura gidaliburu bat ere. “Udalia aurrekaririk gabeko tresna bat da. Administrazio publikoan lan egiten duten enpresetako pertsona ugarirekin hitz egin dut eta guztiak bat datoz esatean ez dutela beste neurriko software bakar bat ere ezagutzen, izapideak eta mapa barne hartzen dituena. Ondorioz, esan daiteke Udalia, ideia berritzaile bezala sortu ez izan arren, Leioako Udala planteatzen joan izan zaigun antolaketa beharrak asetu nahian emandako segidako erantzunen emaitza dela; denboraren joanarekin eta pentsatutako irtenbideen konexioaren emaitza izanik, produktu berritzailea bihurtu denez”, esan du Fernándezek.
Sektore publiko eta pribatuaren arteko elkarlana
“Jarduera honen emaitza, zehazten du Elenek, bi urtetan zehar garatutako kolaborazio publiko-pribatu hestu baten emaitza da. Honek udal informazio sistema baten sorrerari bidea eman dio, izan ere, erabiltzailearentzat eta udaletxearen irudi publikoarentzat onuragarria izateaz haratago, Udaletxeko langileek betetzen dituzten gestio zereginak nabarmenki sinplifikatzeko eta aurrezteko balio izan du, araudi berriak indarrean jartzearen ondorioz eratorritako prozedurak aldatzea eta berehala ezartzea ahalbidetuz. Udaletxeko informazioaren hedapena hobetzeko funtzio horietan eta bere taldearen jardueran oinarritzen da Udaliaren berrikuntza”.