Massively Multiplayer Online Game (MMOG) honetan bi joko estilo konbinatzen dira: denbora errealeko estrategia (RTS) eta rol jokoa (RPG)
Hunters of Magic startup-ak datorren abenduan ‘White Spell’ bere bideo-jokoaren beta fasea merkaturatzea aurreikusten du, Massively Multiplayer Online Game (MMOG) bat, bi joko estilo konbinatzen dituena: denbora errealeko estrategia (RTS) eta rol jokoa (RPG). Gaur egun, Hunters of Magic jokalarien erantzunak jasotzeko testak egiten ari da. “Gauden fasean –Jonathan Larrinaga enpresako sustatzailearen esanetan– pixkanaka jokoaren alderdi ezberdinak definitzen ari gara, izan ere, bere ‘free to play’ izaerari esker eta komunitatearena izateagatik, merkatuaren esparru baterako zabalik dago eta jokalariaren erantzun testaren bidez oreka aurki dezakegu, horrela bere hasierako diseinuaren ezaugarriak aldatzeko beharra aztertzeko aukera izanik. Urtarrilean, beta faseko jokoa merkaturatzeko asmotan gabiltza, halaber denbora errealeko jokoa eta rol jokoarena fusionatzeko moduaren jatorrizko ideiari erantzuna eman nahian“.
Plan hauek aurrera eramateko, Hunters of Magic-ek uda honetan ixtea lortu du Seed Capital Bizkaia eta Metxa proiektuen azeleratzailea direla medio, 161.920 euroko inbertsio erronda bat, produktu berrien garapena eta marketin esparrua finantzatzea ahalbidetuko duena. “Kapitalaren hedapen honek –azpimarratu du Larrinagak- proiekturako babes handia dakar eta gure helburuak lortzeko beharrezko baliabideak lortzea ahalbidetuko digu”. Ziurtatu du, aldi berean, akziodunen artean Seed Capital Bizkaia eta Metxa partaideekin kontatzea “luxu bat dela ez bakarrik bere kapitalaren ekarpenagatik, baita ematen diguten aholkuagatik eta etengabeko babesagatik ere”.
Hunters of Magic 2016ko maiatzean fundatu zen, Jonathan Larrinagak 2010ean informatika ingeniaritzako bere ikasketak amaitzean ‘White Spell’ bideo-jokoa sortzeko proiektuaren garapenari ekin zionean. “Finantza aholkularitza batean hasi nintzen lanean -esan du-. Ez ninduen asetzen eta nire aisialdian bideo-joko bat garatzeko modua aztertzen hasi nintzen: ideia batetik abiatuta, forma eman eta diseinatu arteko prozesua. Nolabait hobby modura hartu nuen, helbururik jarri gabe, eta une jakin batean pentsatu nuen zerbait gehiago egin nezakeela. Pixkanaka, konturatu ginen proiektua oso handizalea zela eta denbora hala nola diru gehiago eskatuko zituela. Hala ere, pare bat urte gehiago eman genituen bere horretan eta 2016an Metxa-ko azelerazioaren lehenengo programan hautatuak izan ginen, kapitalaren lehenengo hedapen bat lortzera helduz. Pixka bat geroago, iazko ekainean, enpresa eratu genuen eta erabat proiektuan murgildu ginen. Gure kapital erabilgarria ez zen nahikoa ezaugarri hauetako proiektu bati ekiteko“.
Kalitatezko kontratazioak
“Enpresa sortu aurretiko ibilbideak -jarraitzen du- sektoreko jendea ezagutzea ahalbidetu zuen, jarraian kalitatezko kontratazio batzuk egiteko lagungarria izanik. Kontrataziotan akats minimoa egitea, marjina hain txikiarekin kontatzen denean, katastrofikoa izan daiteke. Halaber giltza izaten da proiektua bideragarria izateko, arte-taldeak denbora bat dedikatzea jokoari ukitu pertsonal bat, beste baten imitazioa izan gabe estetika erakargarri bat emateko. Horregatik, joko osoa berregin behar izan dugu, zeren aurreko urtetan erabilitako lan egiteko moduak jendeari ideia ezagutzera emateko prototipo bat sortzeko balio izan arren, urrats bat eman behar genuen haratago, kalitatezko produktu bat egitekotan“. Enpresako langile-taldea hedatuz joan da helburu horren arabera eta gaur egun proiektuaren esparru guztietara dedikatutako sei pertsonarekin osatuta dago.
Bideo-jokoa merkaturatzeko asmoari jarraiki, Hunters of Magic-eko arduradunak marketin estrategia egokiaren ezarpena egiteko garrantziaz jabetzen dira. “Zenbait publizitate jarduera egiten ari gara sare sozialetan, baina oraindik ez gara hasi gure estrategia nagusia garatzen, alegia banaketa espezializatua; oraindik ez gara heldu fase horretara, izan ere, garrantzitsuena ez da jokalariak lortzea, mantentzea baizik”.
Larrinagaren esanetan datorren urtean lortutako egoeraren arabera erabakiko da enpresaren etorkizuna. “2018 ekitaldia erabakigarria izango da guretzat zeren orduan egiaztatuko dugu alde batetik noraino heltzeko gai izan garen eta bestetik, etorkizunean garatzeko moduko gure aukerak”.