Gehien bat industria eraikuntza sektoretik etorritako ekintzaile talde baten ekimenari esker, 2010ean, argiztapen, kontrol sistemak eta energi eraginkortasunarekin zerikusia daukaten soluzioak eskaintzen dituen Liderled ingeniaritza integratzailea jaio zen. Aipatutako honek, hego Europako ekipamendu mota honetako sektorean –industria eta logistika nabe handietan- teknologia berritzailea sortu eta liderra izatea lortu du.
Horrela, 2013an, enpresa bizkaitar honek, nabe industrialak argiztatzeko bere Liderlighting Control System (LCS) izeneko sistema garatzen eta erabiltzen hasi zen. Ondoren, Avertia enpresarekin elkarlanean, zehazki industria sektoreko enpresen kontsumoak neurtzen dituen SiGeCo deritzon energia-monitorizazio gailua garatu zuen. Teknologi oinarri honek LiderLed-i, hego Europako banaketa enpresa ezagunetako nabe logistiko handienetariko batzuen argiztapen sistemak definitu, diseinatu eta hornitzea ahalbidetu dio, nazioartean ikusgarri izatea lortuz. Era berean, estatu esparruan, erdialdean eta ekialdean kokatuta dauden nabe logistikoen argiztapen sistemen hornitzaile nagusia izatea lortu du.
“LiderLED sortzeko ekimena, industria ekipamendu eta eraikuntza esparruan, banaketa eta logistikarekin zerikusia zeukaten instalazio handietan kontsumo elektrikoa optimizatzeko I+D motako soluzioak bakarrik eskaintzen zuen ingenieritzarik ez zegoelako sortu zen” adierazten du Jose Manuel Novas-ek, enpresako bazkideetariko batek. “Eraikuntzan eta industria ustiapenean geneukan lan esperientziaren ondorioz –dio Asier Axpek, beste bazkide batek–, bagenekien enpresa mota honetako ustiapen kontuetan energi-kontsumoaren eragina oso handia zela eta krisialdietan kostuak murriztu nahian lan egiten dela. Industria arloan, berriz, kontsumo energetikoa gutxiagotu eta eraginkortasunez kontrolatzeko ekimenak eskasak zirela ikusiz, hor geneukan gure negozio aukera”.
Beste ingenieritzekin elkarketa
LiderLED-en negozio estrategia, optimizazio neurriak enpresa bakoitzaren inguruabar eta beharrizanetara egokitzeko nola aplikatu behar diren zehaztean oinarritzen da. “Gure kultura –azpimarratzen du Asier Axpek–, diseinatu eta merkatuari eskaintzen diogunaren funtzionaltasunean eta eraginkortasunean oinarritzen da. Guk bezeroari begira lan egiten dugu eta ondorioz, azken erabiltzailearen ikuspuntutik benetan praktikoak diren soluzio teknologikoak eskaintzen ditugu. Gure bezeroei aholkuak ematen dizkiegu argiztapen eraginkortasun arloan egiten dituzten inbertsioek itzulkin eraginkorra izan dezaten eta zentzu praktikorik etra funtzionalik ez daukaten gainkostu teknologikorik ordain ez dezaten“.
Soluzio integralak
Lan egiteko modu honekin, LiderLED-ek industria logistika eraikuntza arloari argiztapen soluzio integralak hornitzen dioten zuzkitzaileen buru izatea lortu du. “Euskadiko produkzio industriarekin gehiago erlazionatzea gustatuko litzaiguke eta horretarako, Avertia-rekin elkarlanean ari gara makinen kontsumoa kontrolatzeko sistemari lotuta dagoen garapen batean, energi kostuak ekoizpen prozesuan daukan eraginari buruzko datu zehatzagoak lortzeko”.
Agertoki arrakastatsuetan murgildurik, LiderLED-eko arduradunek ez dute ahazten hori posible egiten lagundu duten babesak: Beaz-ena eta SPRI-ren Gaitek programarena bai eta Seed Capital Bizkaia-k emandakoa ere, “laguntzeko formula guztien erabilgarritasunaz“.
LiderLED-en jardueraren hazkundeak ez du ezarritako negozio-plana aldatzea ekarriko. “Etorkizun iraunkorraren aldeko apustua egin genuen eta eusten diogu. Helburua, bezeroen esker ona merezi izaten jarraitzea da. Ez dugu erreklamazio bat ere izan zazpi urte hauetan jarri dugun argiztapen proiektuetan eta hori da gure enpresa kulturaren funtsetariko bat: gure jarduera bikain edo ohorezko matrikulaz garatzea, inolako akatsik egin gabe. Oso zorrotzak gara, eta hori frogatzeko modurik onena, industria merkatuak, errendimendu handiko industria-argiztapen eraginkorreko proiektuari ekiteko LiderLED-engan bere erreferentziako partner-a izateko konfidantza daukala da. Guretzat, hori da gure burua aurkezteko gutunik onena“.