Airearen tratamenduan aditua den Larrabetzuko enpresa honen jarduera esparru handia, bezero bakoitzaren beharrizanetara egokitutako ekipoak egitera zuzenduta dago
2015eko otsailean, arloan esperientzia handia zeukaten lau bazkidek, haizagailu industrialak eta arlo ezberdinetara egokitutako osagarriak eta aplikazioak diseinatu eta neurrira egiten dituen Air Movement Technologies (AMT) enpresa sortu zuten. Seed Capital Bizkaia-ren Mikro programak ekintzaile hauei beren etapa berri honetan lagundu die.
“Hasiera gogorra izan genuen, guk geuk jarri genuen kapital txikiarekin”, gogoratzen dute Santi Méndezek eta Joseba Cuestak, Larrabetzun kokatuta dagoen enpresaren sustatzailetariko bik. “Arriskutsua izan zen, 2015eko egoera ekonomikoa ez zelako ezertarako ona –hausnartzen dute-, baina guk ekiteko ilusioa geneukan eta AMT bezelako enpresaren bideragarritasunean sinisten genuen, bere negozioa, makinak eta elementuak bezeroaren neurrira, eskakizun bereziekin bat etorriz, egitera zuzentzen zuelako. Momentuz, orientazio horrek munduko alde ezberdinetan edo hemengo ingenieritzen bidez “giltza eskura” proiektuetan egotea ahalbidetu digu”.
Sektore ugari
“Gure jarduera, -adierazten dute- etxekoa ez den aireztapen elementuekin erlazionatuta dago eta elementu horiek, airearen bideraketa eta tratamenduarekin zerikusia daukan guztia hartzen dute. Paper-fabrikak, biokimikak, biomasak, energia sorkuntza, zementua… aplikazioak izan daitezke. Orain, kalkulu fluidodinamikoak itsasontzi elementuetara eramaten ari gara, merkatu horretan aireztapena ere baitago. Egia dena da ez garela arlo zehatz bakar batera mugatu nahi, azkenean, neurrirako proiektuak egiteak, enpresaren aukerak ugaritzea dakarrelako”.
Fabrikatzaileak hornitzeko produktu estandarrak egiten dituen arren, AMT-ren jarduera estrategikoaren ardatza, bezeroei balio erantsi handiagoko aukera pertsonalizatuak eskaintzea da. “Aukera-sorta hori oso zabala da –diote-, eta denak, gure oinarrizko produktua den aireztapen ekipoetarako direnak, bai eta garatzen ditugun kontrol eta erregulazio elementuetarakoak ere, diseinu baldintzekin, material eta fabrikazio zehaztapenekin, ingurune gaiak edo ekipoak non jarriko diren araberako amaierekin egiten dira”. Era berean, AMT-k ez du bakarrik produktu berezia eskaintzen baizik eta arintasuna bere egitean ere, erantzuna hasierako faseetan, dokumentazio guztiaren egitea eta entregatzea errezten duen lana antolatzeko daukan barne sistemari esker.
AMT-ri, 2016ko abenduan Larrabetzuko bere gaur egungo egoitzara joan izanak bere bulego teknikoaren edukiera eta fabrikazio ahalmena handiagotzea ahalbidetu dio. “Lehen –adierazten dute- dena kanpoan egiten genuen eta horrek prototipoen informaziora itzultzea mugatzen gintuen”.
200 ekipo baino gehiago salduta
AMT-ko arduradunak pozik daude bere produktuek merkatuan lortu duten onarpenarekin. Enpresaren bi urteetako bizitzan, mundu guztian, 200 bat aireztapen ekipo, osagarriak eta zerbitzuak saldu dituztela adierazten dute. AMT-ko ekipoak arrakastaz sartu dira Alemania eta Estonia bezelako europar nazioetan, urruneko Ekialdeko Saudi Arabian, Txilen, Mexikon eta Dominikar Errepublikan. Denboraz, euren merkatuak zabaltzea espero dute “orain arte produktu bat erosi digunak, gero, ondorengo garapenak ere erosi dizkigulako. Horrek, ematen ditugun soluzioak onak direla eta bezeroek horrela kontsideratzen dutela adierazten du”.
Baina era berean, bi urte hauetan momentu latzak ere egon direla nabarmentzen dute eta horiek, “batzuetan bezero bezala, eta beste batzuetan hornitzaile bezala gure aldeko apustua egin duten inguruko enpresa gehienen ulertze eta laguntzari esker gainditu ahal izan ditugu. Guk ere enpresekiko gure egunerokotasunean lehentasuna ematen diegu giza-harremanei, deitzen diguten pertsonen arazoei kasu egiteari, berehalako erantzuna emateari, bere beharrizanetara egokitzen ez diren soluzio teknikoak baino ez eman beharrean”.