Dagoeneko Baiwind Urduñan ari da lanean, haize eta eguzki energia ekoizpena konbinatuko duen aerosorgailuaren diseinuan
Gizarteak pausu erraldoiez egiten du aurrera. Orain urte batzuk, utopia zen 2.0 web adibidez, gaur egunean errealitatea da. Internetek bere sarea mundu guztitik zehar zabaldu zuenetik, menpera dezakegun inguru bezala agertzen zaigu. Gizakiok planeta bere osotasunean konkistatu dugula esan genezake, gure garapenean funtsezkoa den merkataritza bezelako jarduerarako, denbora eta geografi oztopoak gainditu ditugulako.
Zentzu horretan ere, energi-eredua aldatzen ari da. Gero eta energia gehiago behar da eta iturri berriztagarriak agertu izana gure ingurunea zaindu eta gure bizi-kalitatea hobetzeko faktore erabakigarria da.
Minieolikoarentzako aukera
“Haizea, argia eta ura libreak dira, orduan, zergatik ordaindu hainbeste energiagatik baliabide horiek gure esku-eskuan badaude?”, adierazten du Iñaki Garaiok, Mikel Roblesekin batera Urduñan kokatuta dagoen Baiwind enpresa bizkaitarraren bazkide fundatzaileak. Aipatutako enpresa hau, energia eolikoko aerosorgailuen diseinuan eta fabrikazioan –minieolikoan konkretuki- lan egiten duen bakarra da. “Energia sortzeko ez daukazun zerbait behar duzunean –aztertzen du Iñakik- ez zara buruaskia eta erosi egin behar da. Guk bezeroari, hain zuzen ere, energia edukitzeko orduan autonomoa izatea, lortzeko oztoporik ez izatea errezten diogu. Soluzioak ematen dizkiogu”.
Energia berriztagarrian haizea funtsezko faktorea da. Haizea dagoen lekuan energia dago eta Baiwind-ek hori hartu eta ematen duen tresna garatzen du. “Guk haize-energia erabiltzaileari helerazten diogu. Autokontsumoa; sortzen duzuna, zuretzat da”.
Ikuspuntu teknikotik Baiwind-eko aerosorgailuen berezitasunik nagusiena, errendimendu altua, segurtasuna eta funtzionamendu isila eta mantenu baxua eskaintzen dutela da. Gainera, ekonomikoki, berau erabiltzailearentzat oso garrantzitsua ere baita, kalitate-prezio lotura bikaina daukate. “Hori –Iñakik zehazten du- multzotan fabrikatzeari esker lortzen dugu”. Baiwind, erabiltzaileari erantzuna emateko, soluzio ezberdinak modulu sistemaren bidez produzitzen duen eta bere makinetan iragaitea aldatzeko sistema autonomoa daukan enpresa bakarra da. “Beste arlo batzuetan funtzionatzen duten lan egiteko moduak erabiltzen saiatzen gara, horrek, konpetentziatik bereizteko elementua ematen baitigu”.
Urduña, kokapen estrategikoa
Iazko amaieratik Urduñan kokatuta daude. Estrategikoki aukeratutako kokapena. Toki berezia bere klimagatik, eurek beren diseinuak erakutsi ahal izateko. 2016rako dauzkaten helburuak handiak dira. Energia minieolikoko 15 aerosorgailu saltzetik 100 saltzera pasatu nahi dute. Aurreikuspen handi hori, Japoi, India, Argentina eta Amerika Erdialdeko bezeroekin izan dituzten kontaktuetan oinarritzen da.
Europar proiektuak
Merkatu berrietan saltzeko dauzkaten itxaropenak betetzen badira, 2014an hasi zuten nazioartekotzeko fasea osatuko litzateke. Teknologia mini-eoliko onena edukitzeagatik, hain zuzen ere, europar proiektu bitan parte hartzeran gonbidatu dituzte: LIFE COOP2020 izenekoan mini-eolikoa nekazaritzan erabiltzeko eta EUROSTAR HY-POWERBOX deritzon horretan, goi-mendiko abeltzaintzan erabiltzeko.
Baiwind-eko arduradunek badakite diseinuan eta fabrikazioan etengabe hobetzearen garrantzia eta horretan dihardute. Dagoeneko, metalezko egitura daukan aerosorgailu baten diseinuan ari dira; euren asmoa, metalezko egitura horrek energia iturri biak hartzea eta bezeroari soluzio integrala eskaini ahal izatea da.
Gaur egungo egoerara heltzeko, Baiwind-eko bazkideek ahalegin handiak egin dituzte, bai ekonomikoki bai lan orduetan ere. 2009an hasi zuten euren ibilbidea eta urte bete geroago Seed Capital Bizkaia bisitatzea erabaki zuten bidea zabaltzeko behar zuten erakundeen laguntza lortzeko. “Eurei esker, enpresa guztiek bezeroak bisitatzean behar duten seriotasuna lortu genuen. Babes hori edukitzea, hemen dauden eta proiektuak lideratzen laguntzen dizun giza-taldea zure eskura jartzen duten zentru teknologikoen laguntza edukitzea bezain garrantzitsua da”, ziurtatu du Iñaki Garaiok. Emaitzak nabariak dira: 2011n, Baiwind-ek APTE Enpresa Berrikuntza saria (Espainiako Parke Teknologikoen Elkartea) eskuratu zuen.