Óscar Ugarte, Seed Capital Bizkaia-ko Zuzendari Gerentea
Bizkaiko Foru Aldundiak hartu duen konpromiso nagusietariko bat, enpresa arloa eta berrikuntzaren garapena sustatzea da, gizarte osoarentzat enplegua eta aberastasuna ekarriko dion inguru ekonomiko sendoa finkantzeko helburuaz.
Horretarako, ezinbestekoa da finantza eta kudeaketa kontuetan laguntzea, bai enpresa berrien lehen urratsetan bai eta jadanik dauden proiektu berritzaileen garapenean ere. Bizkaiko Foru Aldundiak, enpresa jarduera bultzatzeko zenbait erakunde du eta horien artean, Seed Capital Bizkaia deritzon arrisku-kapitaleko elkartea dago.
Gaur egungo egoera ekonomikoan, enpresek eta bereiziki pymeek, euren jarduera hasi edo proiektu berriak garatzeko orduan daukaten arazo handienetariko bat, finantziazioa lortzea da. Testuinguru honetan, arrisku-kapitala aukera onenetariko bat da pymeei orokorrean, eta proiektu berritzaile, nazioartekotasun fasean dauden proiektu, gizarte proiektu eta Bizkaiko lurralde historikoko mikropymeei konkretuki, etorkizun hobea ahalbidetuko dieten gako eta finantza tresnez hornitzeko.
Araudi berria
Gainera, 2005eko Legea ordezkatzen duen azaroaren 12ko 2014/22 Legeak arrisku-kapitaleko elkarteentzat ezartzen duen arauketa berriak, erakunde hauek berritzaileen beharrizanetara egokitzeko modua hobetzen du. Lege berriak, beste batzuen artean, berritzailearentzat oso interesgarriak diren honako berritasun hauek ekartzen ditu:
- Arrisku-kapitaleko erakundeen finantziazio erregimena malgutzen du, inbertsiorako finantziazio tresna-sorta handiagoa ahalbidetuz.
- Pyme Arrisku-Kapitaleko Erakundeak (ECR-Pyme) deritzon figura sortzen du. Aipatutako honek, elkarte hauei euren ondarearen %70a pymeen partaidetzan inbertitzea, beren kudeaketan parte hartu eta aholkularitza lanak egitea ahalbidetzen die.
- Legearen aplikazio esparrua taldeango inbertsio erakunde itxi guztietara, ekarpen predefinituak eta itzulkinak inbertizaileen artean banatzen dituztenetara zabaltzen du.
- CNMV-k, arrisku-kapitaleko erakundeetan eta taldeango inbertsio erakunde itxietan burutzen duen administrazio arketaritza modu garrantzitsuan gutxiagotzen du.
Elkarte kudeatzaileak, euren konpainien etorkizunean parte hartzen dute. Bizkaiko Foru Aldundiak mota honetako inbertsioak pymetan, Seed Capital Bizkaia elkartearen bidez sustatzen ditu
Seed Capital Bizkaiatik, legegintza aldaketa hauek enpresa sarea indartzen laguntzeko aukera handiagoak eskaintzen dituztela uste da.
Euren babespean, arrisku-kapitaleko elkarte kudeatzaile honek, berrikuntzari laguntzeko finantziazio tresna berriak prestatu ditu eta aipatutako horien helburua, konpainien kudeaketa egiturari malgutasuna eta arintasun ekonomikoa ematea da, gaur egungo beharrizanei erantzuna emateko eta ager litezken zailtasunak gainditu ahal izateko. Azken finean, ekimen berritzaile hauei arrakasta izaten lagundu behar diegu, geure kontua ere delako uste oso-osoaz.