Elikadura enpresako arduradunek Britainia Handia bisitatu dute hazkuntza, ekoizpen eta elikadura modu berriak frogatzeko
Nazioartekotasuna bilatuz, Luciaren Etxea enpresan, euskal jatetxe onenetan eskaintzen den elikagai erabat artisaua, ekologikoa eta jatorrizko deiturarekin lortzeko lan egiten dute. Ez dago atsedenik, bere ekoizpenetik etxean entregatzeraino, dena, eskuz egiten delako.
Negozio eredua argi zeukaten baina martxan jartzen diren beste proiektu askotan bezala, ez zuten hasiera erreza izan. Zazpi urte daramatzate borrokan eta orain dela bat foru Erakundera jo behar izan zuten aurrera jarraitzeko. Mikrofinantziazioa etapak betetzen jarraitzeko aukera bat zen. Erronka berria etengabe hobetzea baino besterik ez da. Horregatik, ez dute zalantzarik izan mugak irekitzeko eta arrautza aritsauak eta ekologikoen ekoizpena lantzeko modu berriak frogatzeko, adibidez, lur ingelesetan.
“Britainia Handiaren inguruan `arrastoa´ edo Euskadiko marka uztea eta gainera, hazkuntza, ekoizpen, elikadura eta guretzat interesgarri diren beste gai batzuetan modu berriak ikasi eta frogatzea da”. Eta hori lortzeko, Heston Blummental edo Ash Mair (Ingalaterrako 2013ko Master chef) bezelako sukaldari famatuak bisitatu dute. Enpresako arduraduna den Miguel Angel Lopezen esanetan, “lagin batzuk mugitzean eta nazioarteko sukaldeetan erabiltzen dugun denotatutako kalitatea kokatzean bakarrik datza.
Produktu artisaua eta ekologikoa
Inguru naturalean, politan, Txorierriko natura betean, Luciaren Etxea dago. Inguru hori onenetariko bat da Larrabetzuko familiar enpresa honetako ostalariak zaindu eta mantentzeko: arrautza ekoizpen naturala, artisaua, ekologikoa eta jatorrizko deiturarekin ematen dituzten 2000 oilo inguru, hain zuzen ere.
Guzti hori, Irene, Miguel Angel eta euren alaba Luciaren ahalegin, ardura eta zaintza-lan ugariei esker. Beranduago, abentura berritzaile honetara, Ajangizen beste ustiategi jartzen lagundu zuten Gotzone, Mikel eta Lorena elkartu ziren. Horrela, oilotegian, maizter berriak gehituz joan dira. Hasierako bertoko 25 oiloetatik, marradun arrazakoak, hain zuzen, 50era, 100era, eta gaur egunean, jadanik, 2.500 lumaki dauzkate. Oilo mota hau, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurune Ministerioak desagertzeko arriskuan dagoen Euskal Oiloa deritzon jatorrizko deituraren aldakia da.
Bere ekoizpena hain aparta da, ezen arrautza ekologiko normal batek, Brown edo Lohman motako oilo hibrido gorriak adibidez, hilean 6.000 dozena ematen dituen bitartean, Euskal Oiloak, hilean, 300 dozena inguru ematen baititu.
Negozio eredua
Luciaren Etxea enpresaren produkzioa kalitate bikainekoa da, inolako makinarik gabe lortzen da; lan guztia eskuz egiten da. “Oiloak, transgenikoak ez diren eta nekazaritza ekologikotik datozen produktuekin egiten diren pentsua jaten dute” ziurtatzen du Miguel Angelek, oliotegiaren jabea eta bere Ingenieri bizibidea alde batera utzi zuena, bere famliarekin bete-betean oilotegiko lanean aritzeko. Ardura esklusiboa, lehen arloko produktu honek horrela eskatzen baitu.
Gaur egunean, Euskadiko jatetxe onenen hornitzaileak dira. Eneko Atxa lehena izan zen bere konfidantza “urrezko arrautzak” deritzen horietan jarri zuena, euren gozotasun, zapore eta ehunduragatik, mahailagunen gustuaren gozamenerako. “Azurmendi jatetxeko hornitzailea izatea -adierazten du- ohorea izan zen eta da; goi mailako gastronomiako ateak ireki zizkigun eta gaur egunean, gure zerbitzua gure sukaldeko beste erraldoi batzuei, hala nola Fernando Canales, Sergio Ortiz de Zárate, Aitor Basabe, Aizian berari e.a-ei eskaintzen diegu”. Guztiek amore eman dute arrautza artisau hauen kalitate aurrean. Euren ekoizpen prozedura berezia eta biltzeko eta fardeltzeko eskuzko sistema eta zerbitzua dira Luciaren Etxeari merezitutako ospea izatea ahalbidetzen dioten alderdi bereizgarriak.
Gaur egunean, denda ekologikoetan, delicatesen-etan, Eusko Labeleko harategietan, ….. ere aurki daitezke. Prezioak, arrautza motaren arabera aldatzen dira: 4,5 euroko dozenak daude eta Euskal Oiloa eko, Luciarenetxea artisau izenekoak, 6 euro dozena.