Mikrobiomik, giza-mikrobioman oinarrituriko sendagaiak ikertu eta garatzeko jaiotako start-up biofarmazeutiko bat da, gaixotasun kroniko larrietan konponbide berritzaileak eskainiz, gaur-gaurkoz alternatiba terapeutikorik ez dutenak.
Enpresaren izenean, zuzendari nagusiak, Juan Basterra juanak, zera adierazi du: “Gure helburua, giza-mikrobioman oinarritutako konponbide terapeutikoak diseinatzeak suposatuko duen paradigma aldaketa honetan aitzindari izatea da, eta Europar Batasunean gorotz-bioman oinarrituriko lehen sendagaia merkaturatzen duen mundo osoko lehen enpresa izatea”.
Hesteetako mikrobiota transplanteak, disboisiarentzat konponbide bat
Mikrobio dibertsitatearen gutxitzeak edo espezie batzuen nagusitasunak beste batzuekin alderatuz, hesteetako disbioisia bezela ezagutzen dena eragiten du; bakteria kaltegarrien ugaltze fokuan bihurtu daiteke hau, gaitz askoren jatorri direlarik foku hauek.
Hesteetako mikrobiotaren transferentziak honetan datza, emaile osasuntsu baten gorotz-mikrobiota liofilizatua jasotzaile gaixo baten hesteetako traktura transplantatzean hain zuzen; hau guztia oreka berreskuratzeko asmoz, eta hala disbiosia desagerreraziz. Transferentzia hau 4 kapsulatako tratamendu batean datza.
Sendagai belaunaldi berri bat
Mikrobiomikek eskaintzen duen kapsula bidezko tratamendu terapeutikoaren balio erantsia, transferentzia hau lortzeko gaur arte erabili ohi izan diren metodo bortitzagoen erabilerak eragiten dituen arriskuen ezabatzean datza. Beraz, Microbiomiken asmoa Europan zehar horrelako sendagai bat merkaturatuko duen mundu mailako lehen konpainian bihurtzea da, hots, gaixotasun kroniko larri zenbaitzuk tratatzeko lehen sendagai biologikoa.
Berrikuntza bultzatzen
Seed Capital Bizkaiak proiektu berritzaile honetan parte hartzen du I Funtsaren bitartez. I Funtsa, Seed Capital Bizkaiak bokazio berritzailea duten enpresa ekimenak sustatzeko (eta haren garapenean hasiera faseetan aurkitzen direnak) eskaintzen dituen finantziazio tresnetako bat da.