EVPA (European Venture Philanthropy Association) elkarteak, bere azken kasu-azterketetako bat eskaini dio Seed Capital Bizkaiari eta haren Ekintzailetza eta Giza-Inpaktu Funtsari, Europa mailan eredugarri bezala nabarmenduz.
“Seed Capital Bizkaia – Ekintzailetza eta Giza-Inpaktu Funtsa” izenburupean, aldundiak ekonomia sozialaren eremuan ekintzailetzaren eta berrikuntzaren alde egindako apustu instituzionala nabarmentzen du.
EVPA
2004an sortua, elkarteak guztira 320 eragile biltzen ditu inpaktu soziala neurtzera bideratuta dagoen lan alorrean; aipatu beharra dago inpaktu soziala kudeatzeko, kontrolatzeko eta neurtzeko metodologia propioa garatu duela.
EKINTZAILETZA ETA GIZA-INPAKTU FUNTSA
Seed Capital Bizkaiak sustatutako Ekintzailetza eta Giza-Inpaktu Funtsa 2014ean sortua izan zen, Bizkaian giza-inpaktua zuten ekimen enpresarialak sustatu eta sendotzeko helburuarekin; hain zuzen, giza-inpaktuaren alorrean erreferente argia den aipatu elkarte europearrak egitasmo arrakatsu bezala nabarmendu du. Gaur egun, 10 enpresa desberdinetan du parte-hartzea funts honek, hainbat sektoretan kokatzen direnak: konkretuki, hezkuntzan, ekonomia zirkularrean, gizarteratze eta osasun alorrean.
Seed Capital Bizkaiaren 2019. urteko giza-inpaktu txostena.