2020. urtea azken hiruhilekoan egindako 3 inbertsio berriekin amaitu da.
Seed Capital Bizkaiak egindako inbertsio berriak, milioi erdi euro inguruko kopurua suposatzen dutenak, I Funtsetik egin dira; hain zuzen, bokazio berritzaile argia duten enpresa berriei edo sortu berri direnei laguntzea helburu duen tresnetik. Honek, arrisku kapitaleko erakunde kudeatzailearen interes argia erakusten du Osasun alorrean eta Gauzen Internetari lotutako teknologiak lantzen diharduten enpresei laguntzeko.
Erditze goiztiar faltsuak eta benetako erditzeak bereiztea ahalbidetzen duen gailua garatzen duen enpresa da Innitius. Era berean, diagnostikoak hobetzen ditu eta beharrezkoak ez diren ospitalizazioei loturiko kostuak murrizten ditu. Innitius-ek proba deszentralizatzea du helburu eta pazienteengana ahalik eta gehien gerturatzea; horrela, lehen mailako arretarako zentroei, landa eremuetako ospitaleei eta gaur egun ekografia ekipo garestiak erdiesteko aukera ez duten herrialdeei zerbitzu hori emanez.
Konpainiak ingurune industrialetan internetera konektatutako gailuak zibererasoetatik babesten dituen sistema eragilea garatu du. Konpainiak sistema eragile segurua eskaintzen du, IoT protokoloak erabiliz, sentsoreak, eragingailuak eta ekipo industrialak hodeian integratzeko aukera ematen duena. Gainera, urruneko kudeaketak mantentze-kostuak nabarmen murriztea ahalbidetzen du.
Fastbase Solutions startup bioteknologiko bat da, minbiziaren diagnostikoan eta pronostikoan aitzindari izan nahi duen enpresa bat, pazienteei ematen zaizkien tratamenduen doitasuna nabarmen handitzea helburu dutelarik. Minbizia duten gaixoen inmunoterapia tratamenduen eraginkortasuna antzemateko proba garatu du konpainiak. Lehen azterketa klinikoak, garatutako produktuaren eraginkortasuna argiki bermatzen duten ospitaleekin egin dira.