2020. urtea konplexua izan da; inflexio puntu bat suposatu duen urtea era berean.
Bizkaiko Foru Aldundiak premiazko laguntza plan bat ipini zuen martxan herrialdeko berraktibatze eta suspertze multidimentsionala bultzatzeko asmoz: Bizkaia Aurrera! izeneko programa.
Seed Capital Bizkaia Mikro-k bat egin zuen ekimen honekin eta mikroETE-entzat maileguak ipini zituen eskuragarri baldintza abantailatsuetan, Bizkaiko enpresa-ehunaren alde dugun laguntza eta dinamizazio apustua indartuz.
626 enpresek jaso dute Bizkaia Aurrera! Mikrokredituak programaren laguntza
740 mailegu eman dira, Bizkaiko 626 enpresentzat izan direnak.
8.551.500 euro guztira ipini dira Bizkaiko mikroETE-en eskuetan
Enpresa bakoitzak 13.661 euro jaso ditu bataz-beste.
Enpresa gazteak eta txikiak
Bizkaia Aurrera! Mikrokredituak programak lagundu dituen enpresen %50a baino gehiago azken 5 urteetan sortu dira. 626 enpresa horien %61ak baino gehiagok 2 langile baino gutxiago dituzte.
Zerbitzuak eta Turismoa
Lagunduak izan diren enpresetatik, %41,05en jarduna zerbitzuetan edota turismoan kokatzen da.