2020. urteak inflexio puntu garrantzitsu bat suposatu duen arren, Seed Capital Bizkaiak Bizkaiko negozio ehunari laguntzeko eta hura indartzeko konpromezua mantendu du.
Inbertsio garrantzitsuak egin dira enpresa berri eta finkatuetan. Era berean, inpaktu soziala duten ekimenek lehentasun izaten jarraitzen dute.
Seed Capital Bizkaiak iaz onartu zituen inbertsioen kopurua 1,5 milioi eurotik gertu dago, hark dituen tresna desberdinak kontuan hartuta.
6 inbertsio berri I Funtsean
I Funtsak, sortu berri diren enpresen hazkundea sustatzera bideratuta dagoena, guztira 811.250 euro inbertitu ditu 6 enpresatan. Urte berean, 3 desinbertsio onartu dira.
Bi Funtsaren indartzea
Bi Funtsak, jadanik garapen sendo bat duten enpresei laguntzeko xedea duenak, guztira 200.000 euroko inbertsioak onartu ditu (horietatik 100.000 euro ordaindu direlarik momentuz). Era berean, funtsak partizipazioa zuen enpresa batean desinbertsioa gauzatu da, jasotakoa etorkizunean inbertsio berrietara bideratuko delarik.
Inpaktu soziala duen inbertsioaren aldeko apustu argia
2020. urtean zehar, Ekintzailetza eta Inpaktu Sozialaren Funtsak 450.000 euroko inbertsioak onartu ditu 2 proiektu berritan eta 50.000 euroko ordainketa bat egin da. Funts honen inbertsioek sektore hauetan dute inpaktua: gizarteratzea, ekonomia zirkularra, hezkuntza eta osasuna; estrategia eraldatzaile bat baitago haren diseinuaren oinarrian.