Seed Capital Bizkaiak 2021. urteko Data Transparency Label aitortza jaso du, Europako Venture Philanthropy Association (EVPA) erakundeak ematen duena; aitorpen hau “Inpakturako inbertizen 2020” izeneko txostenean euren inbertsioen inpaktuen arloan egindako lanari buruzko informazioa partekatzeko ahalegina egin duten erakundeei ematen zaie.
EVPA
2004. urtean sortua, elkarteak guztira 320 eragile biltzen ditu inpaktu soziala neurtzera bideratuta dagoen lan alorrean; aipatu beharra dago inpaktu soziala kudeatzeko, kontrolatzeko eta neurtzeko metodologia propioa garatu duela.
FEIS
Seed Capital Bizkaiak sustatutako Ekintzailetza eta Giza-Inpaktu Funtsa 2014. urtean sortua izan zen, Bizkaian giza-inpaktua zuten ekimen enpresarialak sustatu eta sendotzeko helburuarekin. Gaur egun, 10 enpresa desberdinetan du parte-hartzea funts honek, hainbat sektoretan kokatzen direnak: konkretuki, hezkuntzan, ekonomia zirkularrean, gizarteratze eta osasun alorrean.