Seed Capital Bizkaia ADDILAN enpresaren kapitalean sartu da, fabrikazio gehigarria erabiltzen duen industriaren merkatuan erreferente den enpresa.
Addilan, WAAM teknologiaren balio erantsia
ADDILAN-ek, 2016. urtean MAHER Holding-ek eta ONA Electroerosión-ek sortutako enpresak, ekarpen tasa altua duten pieza eta makina gehigarriak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu, hau guztia WAAM (Wire Arc Additive Manufacturing) teknologia erabiliz. Erabiltzen duen teknologia zehatz honen balio erantsia, beste teknika batzuek ez bezala, soldaduran erabilitako material guztiekin lan egiteko aukeran dago; baita pieza handiagoak fabrikatu eta ekarpen tasa (abiadura) handiagoak lortzean ere.
Nazioarteratzeko bazkide berriak
Enpresaren kapitalean gauzatu den Seed Capital Bizkaia-ren sarrera honek, Basque Arrisku Kapital Funtsa (SPRI) eta Tecnalia-renarekin batera, Addilan-en hazkundea hauspotuko du; era berean, balio erantsiko makina/pieza eta makina/pieza ertain-handien merkatuan nazioartekotze lanak ahalbidetuko ditu hainbat sektoretan, aeronautikan, energian eta ontzigintzan, besteak beste. Amagoia Paskual Addilan-eko zuzendari nagusiak oso positiboki baloratzen du operazioa eta gaineratu du “hasieratik oso argi genuen teknologia honen potentzialean sinisten zuten bazkideak nahi genituela”.