Seed Capital Bizkaia-k 30 urte daramatza berrikuntzaren sustatzearen, inpaktu sozialaren eta Bizkaiko enpresa-ehunaren sustapenaren eta birsorkuntzaren alde lanean.
Lurraldeko hainbat enpresetan azken hilabete honetan zehar egin diren inbertsioak dira konpromezu honen adierazle eta erakusgarri; 4 izan dira bultzatu diren enpresa proiektuak eta 675.000 euro hartara bideratutako diru kopurua.
I Funtsa, ekimen berritzaileen aldeko apustua
Hauek dira, Seed Capital Bizkaia-ren I Funtsa-ren barruan, azken inbertsio batzordeetan bultzatzea erabaki diren proiektuak,
ZUMA Innovation, txirrindu elektrikoen errendimendua hobetzeko, mekatronika erabiliz, konponbideak garatzen dituen enpresa.
Mikrobiomik, gaur egun alternatiba terapeutikorik ez duten gaixotasun kronikoak tratatzeko aukera ematen duten sendagaiak (gizakion mikrobiomatik abiatuz sortuak) garatzera zuzendutako startup biofarmazeutikoa.
Era berean, Dynamic Fleeet Automotive proiektuaren kasuan desinbertsio arrakastatsu bat gauzatu da, enpresei zuzendutako automobil floten renting-aren esparruan alternatiba bat sendotu duen enpresa.
Bi Funtsa, enpresa-ekimenen sendotzea
Bi Funtsaren barruan, Open Cloud Factory enpresari lagundu zaio, enpresei euren zibersegurtasuna hobetzeko aukera ematen dien soluzio teknologiko bat garatu duena.
Ekintzailetza eta Giza-Inpaktu Funtsa (FEIS gazteleraz)
Aplanet proiektua giza-inpaktua duten ekimenei zuzendutako funtsaren bitartez lagundua izan da.
Enpresei euren erantzukizun sozial korporatiboari lotutako guztia osotasunean kudeatzeko aukera ematen dien software-a merkaturatu du Aplanet proiektuak.