Start Bizkaia da hasierako faseetan asmo berritzailea duten ekimenak bultzatzeko Seed Capital Bizkaiak abiarazi duen funts berria
Azaro honetan, Seed Capital Bizkaia foru-sozietatearen funts berria jarri da abian. Funts hori, batez ere, teknologia berrien, biziaren zientzien eta energia berriztagarrien arloan lan egiten duten eta hazteko eta enplegua sortzeko potentziala duten 5 urte arteko antzinatasuneko enpresa guztiei dago zuzenduta.
Seed Capital Bizkaiatik proiektu bakoitzean egindako inbertsioaren zenbatekoa 100.000 eurora artekoa izango da, partaidetza-mailegu gisa. Zenbateko horrek aurreko 12 hilabeteetan talde sustatzaileak enpresan egindako inbertsioa berdinduko du.
Funts berri horren bitartez, Euskadi, nazio eta nazioarte mailan sortutako enpresa-ekimenetara iritsi gura du Seed Capital Bizkaiak.
Informazio gehiago: Start Bizkaia F.C.R. PYME