Seed Capital Bizkaiak 4,3 milioi eurotik gorako zenbatekoa izan duten 61 eragiketarekin itxi du 2023ko ekitaldia, hainbat funts eta finantzaketa-tresnatatik bideratutako funtsen eta programen bidez: I Funtsa, Bi Funtsa, FEIS, BAF, Start Bizkaia Funtsa, Konfekoop Seed Bizkaia, MicroEurope, Seed Capital Bizkaia Mikro eta Crowdfunding Bizkaia.
I Funtsa
Guztira 450.000 euro inbertitu dira 4 eragiketatan.
Zorroko inbertsio-sektoreak hauek dira: energia (% 20,2), IKT (% 18,4), industria (% 14), metal-mekanika (% 11,4) eta healthcare (% 9,5).
2023ko ekitaldian 2 desinbertsio egin dira.
Gaur egun funtsak 27 enpresa partaide ditu guztira.
Bi funtsa
Guztira, 1.040.000 euroko 4 eragiketa lagundu dira.
Zorroan dauden 16 enpresen ehuneko handiena biltzen duten sektoreak industria-sektorea (% 62,5) eta biotech (% 11,2) dira.
2023an desinbertsio bat egin da.
FEIS, Ekintzailetza eta Gizarte Inpaktuko Funtsa
2023an, FEISetik 250.000 euroko 2 eragiketa erlatibotan hartu da parte.
Hauek dira bultzatutako proiektuen bidez gehien lagundu diren GJHak: osasuna eta ongizatea, kalitatezko hezkuntza, lan duina eta hazkunde ekonomikoa eta ekoizpena eta kontsumo arduratsua.
BAF funtsa
2022an sustatua, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Funtsen Funtsak 1.040.000 euroko 5 eragiketarekin itxi du 2023ko ekitaldia.
Funts horren bidez, funts espezializatuak erakarri gura dira arlo hauetan: zibersegurtasunean, food tech-ean, energia berriztagarrietan eta fintech-ean
Start Bizkaia funtsa
Hau ere 2022. urtean Seed Capital Bizkaiatik sortutako funts berria, hasierako faseetako ekimenak bultzatzeko asmoz, bokazio berritzaile argiarekin.
2023ko ekitaldian, guztira, 280.000 euroko 3 eragiketa onartu dira.
Gehien bultzatu diren sektoreak hauek dira: fintech (% 35,7), industria (% 35,7) eta silver economy (% 28,6).
Konfekoop
2023ko ekitaldian Konfekoopek eta Seed Capital Bizkaiak sustatutako finantza-tresna berria, Bizkaiko kooperatibak partaidetza-maileguen bidez finantzatzera bideratuta dago.
MicroEurope
2022ko otsailean, MicroEurope ekimena eman zen ezagutzera Bilbon. Ekimen horrek Europa mailako mikrofinantzen sektoreko hainbat erakunde biltzen ditu, ikuspegi sozialetik eta bokazio inklusibo argiarekin.
2 inbertsio onartu dira.
Seed Capital Bizkaia Mikro
2023an, Seed Capital Bizkaia Mikrok guztira 39 mailegu eman ditu, 828.000 eurokoak guztira, eta enpresa bakoitzeko batez besteko mailegua 21.231 eurokoa izan da.
Lagundutako enpresen % 70ek 45 urtetik gorako pertsonak ditu buru. Eta % 44k ez du beste finantzaketa-iturririk.
Crowdfunding Bizkaia
Ekitaldia 2 finantzaketa-erronda itxirekin amaitu du, plataformaren bidez, eta guztira 145.300 euro mobilizatzea lortu du.