Ingran Engineering-ek lehen sektoreko enpresei ura ponpatzeko dauzkaten instalakuntzen etekina optimizatu eta “online” etengabe zainduta edukitzeko aukera eskaintzen die
Inoiz ez dakizu zure aukera noiz hel daiteken. Ezta ere zein den unerik onena ibilbide profesional berriari hasiera emateko. Egia dena da, batzuetan gauzak espero ez dituzunean gertatzen direla. Inportanteena prest egotea, zure ideietan sinestea da. Errealitate bihurtzeko ilusioa da proiektu berriari hasiera emateko motorrik garrantsitsuena.
Horrela, ustekabean heldu zitzaion Andres Garciari hainbeste urtez Unibertsitatean klaseak ematen egonda, bere ikasleei irakatsitako ezagupen teorikoak praktikara eramateko “bere unea”. “Ekiteko garaia igaro zitzaidala pentsatzen nuenean, -azaltzen du Andresek bere gaur egungo gogoa erakusten duen iribarre zabalaz- iraganean izandako zenbait esperientzia ondoren eta parkinson gaixotasunarekin, abentura hau agertu zitzaidan. Niretzat, aukera bikaina zentzu guztietan, profesionala baina pertsonala batez ere, gaixotasunari aurre egitekoa”.
Ikasgeletatik enpresa mundura
Dena hasi zen “ausarta bi” –Andresek dioenez-, orain bere bazkideak eta bidaikideak diren Fernando eta Xabierrek, orain dela zortzi hilabete eta kilometro pila ibili ondoren jadanik izena daukan abentura berritzaile hau aurrera eramaten animatu zutenean: Ingran Engineering, ura ponpatzeko instalazioak monitorizatu eta ura aurreztea bilatzen duen enpresa, hain zuzen ere.
“Ur-ponpaketan beharrizan larria edo gastu handia daukaten enpresei, euren instalazioak etengabe eta online zainduta mantentzeko aukera eskaintzen diegu” azaldu du Andresek. Eta gainera, instalazioak zeintzuetan euren sistemak jartzen ari diren, ”in situ” kontrolatuz egiten dute. Badakite bezeroa pozik egoteko eta konfidantza edukitzeko ezinbestekoa dela eurek egite guztiak ikuskatzea. “Zailena –dio Andresek- bidea irekitzea da; nekazaria mesfidatia da inork ez diolako ezer erregalatu. Eurek lan egiten dute, produzitzen dute eta kate honetatik gutxien ateratzen dutenak dira. Arrakasta eurekin lan egitean datza, lupetzan egotean, pikatxoiaz eta palaz eta prototipoak guk geuk montatzean“. Lehen fase honetan tresnek, kasu guztietan, aurrezpena sortu dute. “Baliabide gutxirekin jaiotzeak kultura ezberdina ematen dizu; gauzak eta benetan garrantzitsua dena askoz gehiago baloratzen duzu”.
Amets egitetik eraikitzera
Beren ideiak esperientzia pilotoetan aurkeztuz hasi ziren. Almeria lehen helmuga izan zen eta sei hilabete geroago, euren tesiak ziurtatu zituzten. “Lehena eurei entzutea da eta bigarrena, zein beharrizan eta zenbat baliabide ekonomiko daukaten jakitea”.
Zortzi hilabete ondoren, bost ponpaketa estazio monitorizatu daukate. “Lan asko eta oso gogor egin dugu baina futbolean gertatzen den moduan, ez dago nekerik ilusioagatik eta daukagun talde onagatik”. Osatzen duten giza-taldean denek hitzegiten dute, denek parte hartzen dute eta eztabaidatzen dute beharrezkoa den guztietan. “Zoragarria da –barre egiten du- hau gertatzea. Pilo bat ikasten duzu”.
Sistema berritzaile hauekin lor daitezken onura anitzen artean, ura eta energia aurrezteko aukerak aprobetxatzeaz gain, bizi-kalitatea hobea dakartzaten ekonomia eta gizarte garapenekoak daude.
Ingran Engineering–etik, herri erakundeetatik jaso duten laguntza eskertu nahi dute; “Ardura hotzikara sentitzen dugu. Ez badugu zerbait handi egiten, ez daukagu parkamenik” hausnartzen du Andresek altuan, aurrean daukan eta ihes egiten utziko ez duen aukeraren jakinean. “Seed Capital Bizkaia (Hazi Fondoa) agertzeak ekonomikoki laguntzeaz gain, gure ideia garatzen, sistematizatzen, lehentasunak ezartzen, hau da, ametsei uko egin gabe, enpresa munduaren errealitate gogorrean lurreratzen lagundu digu”. Orain arte lortutako emaitzekin pozik, 2016rako hurrunago begiratzen dute… “Hazi gara baina oraindik ibiltzeko bide luzea daukagu”.