Zeregin enpresa, instalazio industrialen garbiketa sektorean jarduten dena, pertsona, babes ekipamendu zein ibilgailuentzat erabilgarri den goi-presiodun desinfektatze arku baten merkaturatze lanetan hasi da koronabirusaren aurkako borroka honetan.
Zeregin enpresa orain dela 3 urte sortua izan zen eta Seed Capital Bizkaia Mikro programaren babesa jaso du.
Iurretan dituen instalazioetatik, Zeregin enpresak eskaintzen zituen zerbitzuen aukera sorta dibertsifikatzea erabaki du garai hauetan, egungo egoerak sortu dituen arazo zein behar berriei erantzuna eman ahal izateko.
Desinfektatze arkuak, pertsona zirkulazio jarraitua duten edozein sarbidetan instalatu daitezke; baita erabili ahal dira automobil edota kamioi ontzidien tratamendurako.
Pertsonentzat pentsatutako tuneletan, desinfektatze prozesua ur ozonizatu langartuaren bitartez egiten da. Aldiz, ontzidien zein babes indibidualerako ekipamenduen desinfektatzea soluzio bakterizida batekin egiten da.
Proposamen honekin, Zeregin, koronaribusaren aurkako aliatu batean bihurtu nahi da.