Delikatetxe kooperatibak, Seed Capital Bizkaiaren Ekintzailetza eta Giza-Inpaktu Funtsak lagunduta, negozioaren garapenean aurrerapauso bat eman du beren produktuen merkaturatzearekin hasiz.
Lau urte baino gehiagoko lanaren ostean, etapa berri bati ekin dio Delikatetxek, Elorrion duen lantegian sortutako lehen produktuen merkaturatzearekin. Kooperatibaren produktuen zerrenda, askatasunean hazitako oiloekin egiten da, behin beren bizi-zikloa amaituta, bertako etxaldeetan biltzen baititu kooperatiba honek, haien haragia aprobetxatzeko: hanburgesak eta oilasko salda dira, egosketa prozesuan erabiltzen diren barazkiekin batera, momentuz, landutako produktuak.
Ekonomia zirkularra, proiektuaren zentzua
Delikatetxe proiektuaren hiru bazkide sortzaileek ekonomia zirkularraren alorrean kokatzen den proiektu eredugarri gisa irudikatu dute euren proiektua. Ekoizpenak, esan bezala, inguruko baserri txikietan jasotako oiloen haragia aprobetxatzen du.
Kooperatiba honek, Ekonomia Zirkularraren filosofiarekin jarraituz, eguzki panelak eta plaka fotovoltaikoak instalatzeko inbertsioa egin du, energetikoki burujabe izateko asmoz.
Modu honetan, Delikatetxe, ekonomia zirkularraren alorrean kokatzen den ekimen aipagarri batean bihurtzen da; etorkizunera begira erronka handiak dituelarik produktuen fikantze mailan eta produktuen dibertsifikazioaren esparruan.
Ekintzailetza eta Giza-Inpaktu Funtsa (FEIS)
FEIS Funtsa 2014ean sortua izan zen, eta giza-inpaktua duten enpresa-ekimenen sustapena eta sendotzea du helburu, Bizkaian.
2021eko urrian, esparru sozialean erreferente diren hiru erakunde batzen dira Ekintzailetza eta Giza-Inpaktu Funtsera: Fiare Banca Ética, Anesvad Fundazioa eta Fundación Laboral San Prudencio.
Lankidetza honek, Seed Capital Bizkaiak sozialki arduratsu diren inbertsioen alde egindako apustuarekiko bultzada garrantzitsu bat suposatzen du.
Gaur arte, FEIS Funtsak guztira 12 ekimen lagundu ditu sektore desberdinetan: hezkuntza, ekonomia zirkularra, gizarteratzea eta osasuna.