Atzoko egunez (martxoak 26) Bizkaiko Foru Aldundiak hartutako azken neurrien inguruko informazioa helarazten dizuegu:
✓ Aldundiak sistema digitalak aktibatu ditu egoitzen erabiltzaileak beren familiekin komunikatu ahal izan daitezen.
✓ Bizkaiko Foru Aldundiak enpresa eta ekintzaileei zuzendutako zerbitzuen eta programen epeak malgutu ditu (Beaz, Seed Capital Bizkaia eta Seed Capital Bizkaia Mikro’k kudeatutakoak hain zuzen)
✓ Bizkaiak urtebete atzeratuko du Batuzen ezarpena
✓ Zerga-betebeharrak malgutzeko neurri berriak.
Informazio Gehiago ➡️ bizkaia.eus