Teknologia osasunaren zerbitzura
Evolv, Osasun Digitalaren alorrean software eta hardware garapenak gauzatzen espezializatutako gailu medikoen fabrikatzaile bat da, bereziki errehabilitazioaren beharretara zuzenduak daudenak. 2011. urtetik hona, jakintza-alorrarteko profesional talde bat errehabilitazioaren beharrei erantzuna emango dien soluzioetan lanean aritu da punta-puntako teknologiak erabiliz, tartean errealitate birtuala, mugimenduaren atzematea eta bideo-jokoetan erabiltzen direnak.
Evolv’ek pauso berri bat iragarri du bere nazioarteko hedapenean. Urte hasieratik hona, eta NextMed enpresarekin duen lankidetza akordioa baliatuz, Evolv’ek prest dituen soluzio medikoen sarrera posible izan da Europa Ekialdean. Eslovakiar jatorria duen enpresa honek urte luzeetan zehar esperientzia haundia bildu du errehabilitazioari batipat zuzendutako gailuen salmentan eta hauei dagokien sostengu teknikoaren eskaintzan. Bere bezeroen artean herrialdeko instalazio mediko publiko zein pribatu garrantzitsuenetako batzuk aurkitzen dira.
Evolv’ekin duen lankidetza honen harira, NextMed’eko zuzendari den Juraj’ek zera adierazi zuen: “VirtualRehab’ek nola funtzionatzen duen ikusi ostean eta ohiko errehabilitazioa hobetzeko duen ahalmena ikusirik, bagenekien gure bezero askorentzat soluzio interesgarri bat izan zitekeela, eta baita Eslovaquia’ko errehabilitazio orokorraren merkatuarentzat”.
FEIS
Seed Capital Bizkaiak, osasunaren alorrean kokatzen den ekimen hau laguntzen du Ekintzailetza eta Giza-Inpaktu Funtsaren (FEIS gazteleraz) bitartez.
Funts hau 2014. urtean sortua izan zen giza-inpaktua duten enpresa-ekimenen sustapena eta sendotzea laguntzeko asmoz. Gaur gaurkoz, 10 enpresa desberdinetan dauka dagoeneko partehartzea funtsak eta inbertsio horietako bost 2019. urtean zehar onartu dira.