Zamudioko enpresak, telekomunikazio arloko operadoreek etxeraino eramaten duten fibra sareen fabrikatzaileen arteko arazoak konpontzeko ekipoak garatzen ditu
Zamudion kokatuta dagoen GPONDoctor telekomunikazio arloko enpresaren historia, produktuen espezializazioan eta balio erantsi handiko zerbitzuetan oinarritutako enpresa arrakastatsuaren adibide argia da. Era berean, agerian jartzen du ezin susmatuzko “merkatu-hobiak” daudela, txikiak, test eta neurri ekipoak fabrikatzen dituzten kpnpainia handien atentzioa erakartzeko baina pyme berritzaileak mantentzeko nahikoak.
Jatorria Tecnalian
2008an, sorkuntza berriko enpresaren hiru bazkideek Tecnalian lan egiten zuten eta handik, fabrikatzaile ezberdinen produktuak, zuntz optikoaren telekomunikazio sare baten barruan aurrez aurre jartzen direnean sortzen diren interoperabilitate arazoen jatorria zehazt lezakeen sistema garatzen hasi ziren. Hala ere, arazo horiek egon arren, enpresa operadoreek fabrikatzaile ezberdinen produktuak erabili nahi dute euretariko inoren eskuetan ez egoteko.
Egindako ikerketa eta garapen lanak, GPONDoctor markako lehen analizatzailea ekarri zuen. Aipatutako honek, tresnaren hutsegiteak eta desbideraketak erregistratzen ditu -estandarrek definitzen duenarekin konparatuz-. Honela, ekipoak gaizki funtzionatzearen arrazoia zehaztu daiteke eta bere fabrikatzaileak, okerra zuzentzeko behar duen informazioa izan dezake. Bere garapenetik, Tecnalia, munduan lehiakide bi baino ez daukaten ekipo hauen jabea da baina denboraz, bere ekoizpenean sartuta zeuden hiru langilek, ekipo horiek ustiatu eta merkaturatzeko eskubideak eskuratu zituzten. ”Orduan, teknologi-gune baten papera ez zena jolasten hasi ginen –adierazten du Roberto Truebak, GPONDoctor-en sustatzaileetariko bat- eta horrek enpresa bat sortzea ekarri zuen eta horrela jaio zen proiektua”.
Zerbitzu berriak
2016an GPONDoctor kooperatiba bezala eratu ondoren, teknologia ezagutzeak, proiektuaren sustatzaileei, beren bezeroei -fabrikatzaileak eta operadoreak nagusiki- merkatuan zerbitzu espezializatuak eskeini ahal izatea ahalbidetu die. Zerbitzu hauek ezberdinak dira bezero mota eta bakoitza etxerainoko zuntz sareen teknologia hartzeko prozeduran dagoen fasearen arabera. Zerbitzu hauen artean, honako hauek daude: bizitegietako erabiltzaileei internet, telefono eta telebista zerbitzuak hornitzeko ekipoen konfiguraziorako aholkularitza; zuntza etxeraino eramatean sortzen diren arazoak konpontzea; erabiltzaile ekipoak frogatzeko laborategiak prestatzea eta trebakuntza ikastaroak antolatzea.
GPONDoctor-ek Telefónica, Portugal Telecom, China Telecom edo Telekom Malaysia konpainia teleoperadoreentzat bai eta Huawei edo Alcatel bezelako hardware ekipamenduen fabrikatzaileentzako ere lan egiten du. Zamudioko enpresak garatzen dituen ekipo eta zerbitzuen merkatuak urtean, mundu osoan, sei eta zortzi milioi euro artean sor dezakeela kalkulatzen da. “Egia esan, merkatua ez denez oso zabala, enpresa handi batek bertan sartzea baztertzen du eta horrek, gurea bezelako enpresa txikiei aukera bat ematen dio. Gainera, ekipoek I+Dn inbertsio handia behar izatean balio erantsi handia daukatenez, edozein enpresa ezin sar daiteke. Hori da babesten gaituena ez baitugu gure ekipoa patentatu behar izan. Merkatu-hobi oso zehatz baten hesiak dauzkagu ez direlako bolumen handiak saltzen. Izatez, Telefonicari, gure bezero onena den horri, bost unitate saldu dizkiogu”, dio Truebak.
Laguntzak
Enpresa arrakasta izanda ere, GPONDoctor-en sustatzaileek ezin izan dute izandako laguntzak ahaztu, horiei esker gaur egunean merkatuan daukaten posizioaz goza dezaketelako. “Izan ditugun laguntza guztiak eskertzen ditugu, bai Administrazioarena –benetan lagundu digunak–, bai proiektuaren aldeko apustua egin zuen Tecnalia-rena, bai eta gure lanean konfiatu duten bezeroena ere. Pozik gaude ere ekintzailetza pausua ematea erabaki dugulako, gustatu eta aditu legez kontrolatzen dugun arloan lan egiteagatik eta gizarteari, berak aurretiaz eman dizkigun baliabide ekonomikoak itzultzen ari garelako”, adierazi du Maria Alejandrok, enpresako bazkide fundatzaileak.
“Funtsezkoak kontsideratzen ditugu euskal erakundeek I+D sustatzeko ematen dituzten laguntza publikoak –darrai–. Izatez, gure ekipoak aurrera egin ahal izan du eusko Jaurlaritzaren Emaitek Programa eta Seed Capital-en fondoei esker bai eta Bizkaiko Foru Aldundiak nazioartekotzerako eman digun laguntzari esker ere. Gaur egunean ere, Enrique Areizaga bazkide fundatzailea Bostonen dago, Cambridge-ko Berrikuntza Zentruan azelerazioko programa trinko baten, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker. Laguntzarik ez balego, oso zaila litzateke enpresa abenturetan sartzea. Era berean uste dugu oso egokia dela laguntzek, gaur egunean enpresak sortzea erreztuko duten inkubagailuak bilatzea, sortzen diren enpresek gero, jaso dituzten baliabideak berrikuntzaren ekosistemara itzul ditzaten. Logikoa da diru publiko horren laguntza izan duten enpresek gizarteari zergen bidez itzultzen joatea”.