Hamarkada eskasean, Bizkaian kokatuta dagoen birsortze-medikuntza arloko enpresa honek, zelula terapiako osasungai eta medikamentu ugariko katalogoa garatu eta 30 nazioarteko patente baino gehiago erregistratzea lortu du
Hamarkada baten, Histocell (www.histocell.com), UPV-EHUko Medikuntza Fakultateko ikerketa talde baten ekimena izatetik, bete-beteko zabalkutzan dagoen eta jadanik, 30 nazioarteko patente baino gehiago erregistratuta daukan konpainia biofarmazeutikoa izatera pasatu da.
2006 urtea inflexio-puntu garrantzitsua izan zen konpainiaren historian, Histocell-en proiektuaren potentziala -Biokabi inkubagailuan zegoenetik- ezagutzen zuen Noray Biosciences Group enpresa taldeak, enpresaren kapitalaren gehiengoa eskuratu zuelako. Hasierako lantaldea mantentzearen aldeko apustua egin da eta produktu linea handi biren garapena sustatzen da: terapia zelularreko medikamentuak eta osasungaiak eta osagai aktiboak.
Bizkaiaren aldeko erabateko apustua
Histocell-en laborategiak, zeintzuetan 30 laguneko taldeak lan egiten duen- Bizkaiko Teknologi Parkean kokatuta daude eta erabilera klinikoko giza-zelulak lantzeko hiru unitate dauzka.
Nahiz eta Histocell-en jarduera nazioarteko merkatuari begira egon, bere arduradunek, etorkizunean enpresaren arlo nagusiak Euskadin jarraitzearen alde agertzen dira. “Gure asmoa, ikerketa, garapena, erregistroa eta produktuen egitea hemen mantentzea da” adierazi du bere zuzendari nagusiak, Julio Font-ek. Gaur egunean, Histocell-ek zelula terapia lineako medikamentuak bere laborategian fabrikatzen ditu; baina bere produkzio osoa Euskadin mantentzeko, bere osasungaiak ere egin beharko lituzke. Zentzu honetan, Julio Font-ek Bizkaian hori ekoiztuko lukeen fabrika txikia egiteko proiektua “oso aurreratuta daukatela” azpimarratu zuen.
Histocell-en gerentziaren asmoa gutxi barru eraikitzen hastea da. “Egiteko une egokian gaude salmenta lehen akordioak jadanik sinatu ditugulako eta gure produktuek dagoeneko, beste herrialde batzuetan bezeroak dauzkatelako. Hasiko gara gure oraingo beharrizanetara egokituko den proiektua garatuz, lan faraonikoetan sartu gabe”, dio Font-ek. “Azken helburua –darrai-, fabrikazioaren kontrola mantentzea da, gure ‘know-how’, produktuaren garapenean eta fabrikazioan dagoelako”.
Finantziazioaren sekulako erronka
2006tik hona, konpainiak bederatzi milioi euro bildu ditu, osasun arloaren alde jokatzen duten erakunde inbertitzaileek eta inbertitzaile pribatuek sinatutako kapital partizipazioen bidez. Era berean, Histocell-ek, Ferrer, Salvat eta IFC europar farmazeutika ospetsuak bezelako korporazio bazkide garrantzitsuen laguntza ere izan du. Gainera, guztira 6 milioi euroko dilutibo ez den finantziazio publikoa eta pribatua izan du. 2015ean egindako finantziazio txandatik, Seed Capital Bizkaia ere Histocell-en kapitalaren barruan sartuta dago.
Histocell-en zuzendari nagusiak azpimarratu du, orain, produktuen garapen eta erregistro erronkak gainditu ondoren, konpainia, finantziazioaren “egundoko borrokan” murgilduta dagoela. “Nire ustez, Euskadin biozentzietako arlo indartsua eduki nahi badugu, ezinbestekoa da, apur bat gehiago lagunduko digun finantza tresna izatea”, nabarmendu du. “Gure benetako koska –dio- finantziazioa da, salmenta fasera heldu arte, gutxienez hamar urte baino gehiagoz finantziatu behar garelako. Hori ulertu eta laguntzen diguten akziodunak dauzkagu -Seed Capital-ek bezela- baina egia da beharrezkoa dela finantza tresna publiko-pribatua, kapitalean oso intentsiboak diren biozientzia arloko bezalako enpresei laguntzeko”.
Ikerketan berrinbertitu
Font-ek, konpainiaren finantziaketa sendotzea lortuz gero, etorkizuna, optimismoz ikusten du. “Gaur egunean proiektu guztiak martxan dauzkagu eta jo eta ke ari gara lanean finantziazio, eta osasungaien garapen klinikoa eta fabrikazio erronkak gainditzeko. Guzti hau ondo badoakigu, gehiago berrinbertituko dugu ikerketan eta produktu berrietan, eta zikloari amaiera emango diogu. Harro gaude hamar urte hauetan egin dugunaz eta noraino heldu garen ikusiaz. Asko sinesten dugu gure produktuetan, euretan erabat konfiatzen dugu. Orain nazioarteko konpainia farmazeutikoak ebaluatzen ari dira eta asko gustatzen zaizkie. Gauzak horrela, Histocell-ek, gaur egunean doan bidetik jarraitzen badu eta finantziaketa ona badauka, benetan arrakasta ziurtatuta edukiko duen konpainia izango da”.