Histocell enpresak (Seed Capital Bizkaia haren parte da), aurki, terapia zelularra baliatuz sortu duten farmakoarekin entsegu kliniko bat abiaraziko du Gurutzetako Ospitalean, COVID-19a pairatu duten 26 gaixoekin; arnasketa arazoak dituzte paziente hauek.
Gaixo hauek Arnasketa Distres Akutuaren Sindromea sufritzen dute (gazteleraz SDRA – Síndrome de Dificultad Respiratoria Aguda) eta COVID-19ak eragin die sindrome hau; paziente guztiek betetzen dituzte entsegu klinikoan parte hartzeko baldintzak. Proba honek pazienteek sufritzen duten arnasketa distresa gaindetzea du helburu, eta era berean, epe ertain-luzera, heriotza-tasa murriztu eta biriketako ehunean eragindako kalteak gutxitzea.
Arnasketa Distres Akutuaren Sindromea, konplikazio larriena
Egoera larrian ospitalizatuta egon diren pertsonen %40ak baino gehiagok arnasketa distresa garatzen du eta sindrome hau maila moderatu-gogorrean sufritzen duen %50a haren ondorioz hiltzen da. Beraz, datu hauek zera ondorioztatzen dute, Arnasketa Distres Akutuaren Sindromea dela COVID-19ak eragiten duen infekzioaren konplikazio gaiztoena.
HC016, garapen lan luze baten emaitza
Histocellek urteak daramatza Arnasketa Distres Akutuaren Sindromearentzat terapia zelularraz baliatzen den botika bat garatzen, HC016 deitu dutena; ehun adiposoetatik lortutako zelula ama helduetan oinarrituta dago, hanturazko ingurune latzetan bizirauteko espreski diseinaturikoak. Horregatik, HC016 zelulak bereziki egokiak dira COVID-19a pairatu duten eta arnasketa distresa garatu duten pazienteak tratatzeko.