Arrisku kapitala hautatuko aukera izan zen, 2014an, piezen mekanizatua eta galdaketa egiten duen Metal Group jaiotzen laguntzeko
Ekintzailea izatea ez da lan erreza. Zure proiektua gainera enpresa munduan garatu eta sendotzea lortzea, askoz gutxiago. Talentua, esfortzua edota sakrifizioz gainera –beste batzuen artean-, ez da inoiz falta behar ilusio eta motibazio dosi handia, enpresa guztiek bizi dituzten momentu txarretan gain behera ez etortzeko. Jose Ramonek asko daki horretaz. Metal Performers eta Metal Smelting enpresek osatuta dagoen Metal Group zuzentzen du.
XXV. urteurrena
Abentura ekintzailea Performers-ekin 1991ean Metal hasi zenez, datorren urrian, bere fundazioaren 25 urteak beteko dira. Ondo egindako lanari esker ona merezi duen ibilbide luzea. Fase askotatik pasatu dira, gehienak hazkundekoak, nahiz eta krisiak enpresan ere eragina izan duen. Bi urtez, gutxi gora behera, enplegu-erregularaziora jo behar izan zuten eta euren bezeroek hazteko aukerarik ez zeukatela ikusirik, gogor jokatu zuten. Egoera ekonomikoa aprobetxatu zuten jauzi handia emateko. “Negozio berrietan inbertitzea erabaki genuen, aukera berriak bilatzea. Ez da erreza baina orduan inguruabar egokiak eman ziren eta ondo atera zen. 2011n hasi ginen enpresa bat erosten eta 2013an, azkena erosi dugu. Gaur egunean 300 langile inguru dauzkagu eta 12 milioi euro fakturatzetik 42 fakturatzera pasatu gara”.
Ekonomia-krisia
Baina oraingo egoera ona izanda ere, ez du ahazten 2008an bizi izan zituzten momentu larriak. “Guretzat oso gogorra izan zen. Pertsonala erdira gutxitu behar izan genuen. 110 lagun izatetik 56 izatera pasatu ginen. Zorionez, finantzieroki egonkor geunden eta lan–harreman onak geneuzkan eta, sei hilabete geroago, apurka apurka, langileak berreskuratuz joan ginen”.
Biziraupen momentu horretan erakundeen laguntza bilatu zuten, egiten ari ziren lanari “balio erantsia” emango zion enpresa berrien erosketak behar zuen inbertsioari aurre egiteko. Arrisku kapitala, kapitala zabaltzeko hautatu zuten aukera izan zen. Seed Capital Bizkaia eta Spriren laguntzaz lortu zuten. 2014an enpresen bat-egitea eta piezen mekanizatua eta galdaketa egiten duen Metal-Groupen jaiotza gauzatu zen. “Asko lagundu zigun inbertsioa egin ahal izateko. Asmo handiko proiektua zen baina ausarta ere bai; ebaluaketa gogorra izan zen baina erakundeen laguntza lortu genuen”. Laguntza, betetzea lortu duten hiru urterako kudeaketa planerako zen. “Plana kontserbadorea zen erealista izan behar zuelako eta %35ean gainditu dugu. Oso garrantzitsua da kudeaketa planak egitea, etengabe berraztertzea eta behar izanez gero, aldatzea”.
2016-2018 kudeaketa plana
Azken urte hauen ondoren, 2016 trasizioko urtea da enpresarentzat. Bere helburu nagusia egonkortasuna bilatzea da, inbertsioen emaitzak, horiek egin eta hiru edo lau urte geroago heltzen direlako; orduan jakin daiteke inbertituak fruituak ematen dituenentz. “Onena –Antoniok ez dauka inolako zalantzarik-, bizirik gaudela eta nahi genuena egiten dugula da. Kontuan hartu behar da, gure kudeaketa egitasmoan nazioartean ezer ez saltzetik hasi ginela, eta gaur egun, gure esportazioak mundu osoan lehen ekipoen %69 salmenta hartzen du”.
Egiten dituzten piezak, beste batzuen artean, automozio, energia sortu edo energia eoliko bezelako arloei zuzendatuta daude. “Oso erakargarriak izan behar gara, kostu oso baxuak dauzkaten estatuekin lehiatzen dugulako”, gehitu du Antoniok eta gaur egunean, bi urterako, hau da, 2018rarte egin duten gaur egungo kudeaketa plana betetzen ari direla ziurtatu du. Erronkak, fakturazioan %30 haztea, gastuak adostu eta zorpetzea kontrolatzea bai eta Mexiko, Brasil edo Argentina bezelako beste estatuekiko merkataritza indartzea dira. “Guzti horrek, inbertsio berriak egin ahal izatea ahalbidetuko digu. Izatez, dagoeneko, datozen urteetan egingo ditugunetan pentsatzen ari gara. Gauzak egiten jarraituko dugu; ez gara geldirik geratuko”.