Aukerako mezularitza enpresa sozialak 900.000 euro lortu berri ditu bere banaketa-zentruen sarea handiagotzeko erabiliko duen finantziazio txanda garrantzitsuan
Beste hiri batzuetan arrakastaz agertu, zenbait onespen lortu eta oraintsu, finantziazio txanda baten bidez 900.000 euroko bultzada eskuratu ondoren, Koiki mezularitza enpresa sozialak, Bilbon ezartzen hastea aurreikusi du.
Zehazki, Down Sindromearen Fundazioak Begoña auzo bilbotarran daukan lokala, Koikik Bizkaiko hiriburuan edukiko duen lehen banaketa-zentrua izango da. Beraz, “koikiek” fardelak eta mezuak hartu eta entregatzeko aipatutako lokal hauek erabiliko dituzte. Geroago, koikiek ematen duten zerbitzua –euren txano eta kamiseta berde bereziekin- beste auzo batzuetara zabalduko da, ekimen honetara gehitzen diren gizarte esparruko erakundeekin sinatzen diren akordioen bidez.
Aitor Ojangurenek, Koikiren fundatzaileak, hain zuzen, Bilbon sei bat banaketa-gune lortzeko asmoa dauka. Ekintzaile bilbotar honek dagoeneko, zenbait erakunde sozialekin lehen harremanak izan ditu lankidetza akordioa lortu eta bere zabalkundea Bizkaian zehar hasteko. Enpresak, gaur egunean, bere sareari lotuta dauden 30 zentru eta 87 banatzaile dauzka.
Koiki, 2014an Madrilen eta Aitor Ojangurenen ekimenez jaio zena, funtsezko hiru helburu bilatzen duen gizarte proiektua da: giza-talde ahulei lana ematea horien langabezi tasa altuak gutxiagotzeko, kideak diren erakunde sozialentzako diru-sarrerak lortzea eta mezularitza banaketa lanek ingurugiroan daukaten eragina gutxitzen laguntzea, horrelako zerbitzuak emateko normalean erabiltzen diren baliabideek sortzen duten kutsadura, zarata eta trafikoa gutxitzen duten garraiobideak erabiliz. Koiki Euskadiren sustatzaileak, Estatu osoko merkataritza elektronikoak sortutako banaketa bolumenaren %80 inguruari erantzuna emateko zabalkundea izan dezakeela uste du, kontuan harturik adierazitako arlo hori urtean, %20tik gora hazten ari dela eta banaketan eskasia argiak agertzen dituela.
Onespenak
Koikiren antolaketa logistikoa, ezarrita dagoen hirietako zentru sozialen sareekin elkarlanean aritzean oinarritzen da, horien bidez, paketeak entregatu eta hartzeko hurbiltasuneko etxez-etxeko edo “azken miliako” zerbitzua eskaintzen baitu. Mezularitza banaketa soluzio mota honek gizarte ekintzailetzaren aldeko zenbait programen onespena izan du, hiriguneei –zeintzuetan banaketa mota hau ezarrita dagoen- lehen adierazitako ekonomi, gizarte eta ingurugiro abantailak eskaintzen dizkielako. Zehazki, 2015ean Inbertsioen Europar Bankuak Gizarte Berrikuntzako Europar Enpresa onenari ematen dion saria lortu zuen eta 2016an, gizarte eta ingurugiro baloreak biltzen dituzten enpresak egiaztatzen dituen B-Corporation nazioarteko ziurtagiria.
2016ko amaieran, inbertsore talde batek beste onespen garrantzitsua eman diote Koikiren kudeaketa ereduari, enpresak bere hazkunde planak ordaindu ahal izateko garatu duen finantziaketa azken txandari babes izugarria emanez. Gizarte ekonomiaren esparruko bost fondo garrantzitsu aldi berean elkartzeari esker, Koikik 900.000 euro eskuratzea lortu du eta diru horrek, enpresak lan egiteko erabiltzen duen teknologia indartu eta hobetu eta hiri nagusienetan zentru sare garrantzitsua zabaltzea ahalbidetuko dio.
Finantziazio txanda horren barruan, Seed Capital Bizkaia, bere Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza fondoa deritzon horren bidez, erreferentziako inbertsorea bilakatu da. Finantziaketan, inbertsore partikularrekin batera, Creas eta Ship2B fondoek, bai eta Europan garrantzitsuenen artean dauden Phi Trust Partenaires frantziarra eta Oltre Venture italiarra izeneko fondoek ere parte hartu dute.