“Europar Komunitateak, mikromailegua okupazioa eta kalitatezko enplegu egonkorra sortzeko tresnetako bat dela adierazten du”
EE-aren Enplegu eta Gizarte Berrikuntzarako Egitarauak (EaSI), aholkularitza eta laguntza teknikorako Fi Compass plana dauka. Bere helburua, kudeaketa agintarien eta fondo hauek erabiltzen dituzten mikrokredituen emaile bezelako aktoreen esperientzia eta trebakuntza indartzea da.
Mikrokredituak hornitzen dituen Seed Capital Bizkaia Mikro erakundea, egitarau honen barruan laguntza teknikoa jasotzeko aukeratua izan da eta irakasteaz arduratuko dena, Ivan Sannino izango da, Micro Finanza Rating-eko Rating Batzordeko lehendakaria, hain zuzen.
Seed Mikro-ren garapen maila ezagutzeko eta puntu ahulak eta arrisku posibleak, bai eta enpresaren puntu gogorrak ere identifikatzeko, prozedurak, funtzionatzeko barne politikak eta mikro finantziazio jardunbide ezberdinak ebaluatu dira.
Enpresa proiektu askoren berrikuspenen emaitzak ezagutuko dituzu. Zeintzuk dira MicroFinanza Rating-en rating eta pre-rating zerbitzuen helburu nagusiak?
Orain dela 15 urte, 2000n hain zuzen ere, jaio zen enpresa da. Helburu nagusia, mikrofinantzen arloa profesionalizatu behar zela zen. Garapenaren bigarren fasean zegoen, instituzio-indartzearenean. Gure helburua, jardunbide onenak burutzea, gardetasun printzipioa zabaltzea izan zen. Gure lanean, rating-en, kanpoko ebaluaketan, mota guztietako informazioa behar dugu, konfidentzialtasunpeko datuak eduki behar ditugu, lana ondo egiteko bide bakarra baita. Gure jatorrizko helburuak gardentasuna sustatzea eta arloa profesionalizatzea izan dira. Gaur egunean, 15 urteko bizitza ondoren, gehien bat banku bezelako finantza erakunde arautuez osatuta dagoen mikrofinantzen arloari gogoratu nahi diogu ere, gizarte lana oso garrantzitsua dela. Oso ondo dago profesionalizatu eta indartu izana bai eta dirurik eta fondorik galdu gabe emaitza baikorrak lortu izana, baina inportantea da ere gizartean daukan eragina ez ahaztea. Erakunde hauen estatutuetan mikrofinantzen gizarte misioa agertzen da. Gu, mikrofinantzen helburu handi bi hauen arteko balantzea zaindu nahi dugun enpresa gara: ekonomia-finantza iraunkortasuna eta gizarte eragina. Horretarako jaio ziren: banku sistematik kanpo zeudenei aukera emateko.
Aipatutako zerbitzuez gain, beste batzuk ere eskaintzen dituzue, hala nola egiaztatzea eta kontu-kuskaritza. Zerbitzu hauek zein abantaila eskaintzen die bezeroei?
Gure zuzeneko bezeroak mikrofinantzen erakundeak dira, kasu honetan, Seed Capital Mikro. Helburu biak, ekonomikoa eta gizartekoa argi dauzkaten mikrofinantza erakunde sendoak badauzkagu, eragina azken bezeroenganaino heltzen da, sustatzaileengainaino (hemen esaten den bezela), mikroenpresa eta enpresetako gizarte proiektuetaraino. Gu, adibidez, ekonomia eta gizarte ratinga eskaintzeaz gain, enpresek, bankuek edo finantza erakundeek dagokion zigilua lortzeko nazioartean akreditatuta dauden egiaztatzaile gutxietariko bat gara. Horretarako, nazioarteko estandar batzuk bete behar dituzte bai eta oso zorrotzak diren finantza kontsumitzailea babesteko zazpi printzipioak gainditu ere.
Modu berean, eskaintzen dituzuen zerbitzu bereziek, zein onura ekartzen die inbertitzaileei?
Inbertitzaileak, terminologia ondo ulertzeko, mikrofinantzazio erakundeei arrisku-kapitala eta maileguak eskaintzen dizkieten guztiak dira, azken hauek, aldi berean, bezero, pertsona eta mikroenpresei euren mikromaileguak emateko. Inbertitzaileek, oso gaztea, datu-baserik eta estatistikarik gabekoa eta arrisku handikoa zen mikrofinantzen arloari lagundu behar izan diote eta testuinguru horretan, gure rating zerbitzuek, ebaluaketek eta egiaztagiriek onura ekarri diete, informazioa argiagoa, ez hain asimetrikoa izatea dakartelako. Egiaztatu ahal izan dute badaudela gizarte eragin onaz funtzionatzen duten banku edo mikrofinantzen erakunde finantziero batzuk eta beste batzuk ez; hau da, ezberdintzen ikasi dute eta ondorioz, onei laguntzen eta txarrak baztertzen.
Micro Finanza Rating-en sortze-helburua “gardentasuna areagotu, inbertsioak erreztu eta jardunbide onenak mundu guztian sustatzea” da. Finantza munduan, zein garrantzi ematen zaio gardentasun parametroak betetzeari?
Gaur egunean, gardentasuna gero eta balio garrantzitsuagoa da, ez bakarrik mikrofinantzazio munduan baizik eta bizitzaren alderdi guztietan. Gardentasun handiak besteei benetan garena, ezer izkutatu gabe, erakustea dakar. Honek, pertsona, parte hartzen duten aktore guztien artean konfidantza handiagoa sortzeaz gain, hobeto erabaki ahal izatea dakar. Seed Capital-era etortzen den sustatzaileak elkarrekiko %100eko konfidantza behar du. Seed Capital Mikro-k mikromailegu bat eman behar duenean, bezeroak ordaintzeko daukan ahalmena ebaluatu behar du, kasu guztietan ez delako onuragarria, batzuetan gain-zorpetzea dakarrelako. Kasu honetan, sahiestu behar da. Gardentasuna, elkarrekiko konfidantza sortzeko baldintza ‘sine qua non’ da.
Zentzu honetan, zein eragin izan du gaur egungo krisi ekonomikoak?
Proiektu zehatz hau –beragatik nago ni hemen Seed Capital Mikrorekin elkarlanean-Europar Elkartetik, Inbertsio Europar Bankuaren egitarau batetik dator. Aipatutako banku honek, orain dela hiru edo lau urte “JASMINE” izeneko proiektu pilotoa garatu zuen eta lehen fase horretan ere parte hartu zuen “Europar Elkarteak mikrokreditua lanpostu iraunkorrak eta kalitatezkoak sortzeko baliabidea dela uste duelako”. Europako enpresa handiek munduko beste herrialdetan eskulan merkeagoa lortu dute eta ondorioz, mikroenpresa, enpresa txikia, aldatzen zaila den nazioarteko dinamika honegatik galtzen ari diren lanpostu hauek ordezkatzeko aukera bihurtu da.
2006tik hona, Micro Finanza Rating-ek gizarte ratingean espezialitatuta dagoen saila dauka. Sail horren jarduerarekin lortutako esperientziatik, nola baloratzen duzu arrisku kapitaleko erakunde publiko bat, Seed Capital Baizkaia bezelakoa, gizarte ekonomiaren arloan ere aritzea?
Nik uste dut oso ongi baloratzekoa dela arrisku kapitaleko inbertsioetan urte askotako esperientzia daukan Seed Capital Bizkaia bezelako erakunde publiko batek lurralde eta enpleguaren sustapena eta kontsumitzaile eta orokorrean, gizarte osoaren babespena bezelako gizarte helburuak bereak egin izana. Gainera, gizarte ekonomiaren esparruan aritzean, 360 graduko ebaluaketa izatera arriskatzen da eta horretarako, gardentasun maila oso altua izan behar da ebaluaketa eta diagnosia ez direlako ongi ateratzen, datuak emateko gogoa erabatekoa ez bada. Ez da “gizarte ratinga”, baina etorkizunean interesgarria izan daiteke egitea.
Nola baloratzen duzu gaur egungo egoera ekonomikoan arrisku kapitalaren aukera “start up”-ak finantziatzeko?
Oso interesgarria da, arrisku kapitaleko erakundea akzioduna bihurtzen delako eta nolabait, finantziatutako enpresarekin ona eta txarra partekatzen duelako. Interesgarria da eta funtzionatzen du, gehien bat, enpresa handiagoa egiten denean eta epe luzera kapitala sartzea behar duenean.
Eta erakunde publiko bat arrisku kapitalaren alde agertzea?
Erakunde publiko batek hori egiten badu, merkatuan gabeziak daudelako da; bestela, ez litzateke Promueve sartuko. Gainera, eredu bihurtzen da eta arlo pribatuak gero gauza bera egitea sustatzen du. Azkenean, autoenplegurako aukera gehiago dira.
Zure ustez, zein da rating agentzia handiek gaur egun daukaten irudia? Noraino kaltetu da euren sinesgarritasuna finantza krisia zetorrela ez ikusteagatik edo hain entzunak izan ziren Lehman Brothers-en porrota bezelako kasuengatik?
Rating agentzia famatuenak, ehun urte baino gehiago daukaten E.B.-etako hiru handiak dira. Gure agentzia, eta dauden beste bi ere, ikuspuntu ezberdinarekin jaio ginen. Rating agentzia indartsuek, orokorrean, ez daukate oso irudi ona; oso erakunde hotzak kontsideratzen dira, inork ez, inoiz ez aurpegia ikusi ez dienak. Gardenak dira? Ez daukate horren itxurarik. Gu bezala mikrofinantzan espezializatuta dauden rating agentzietan, gardentasuna hasierako helburua da. Gardenak gara gure etxean bertan eta ez ditugu bakarrik inbertsioaren itzulera edo kaudimen hutsa bezelako balioak sustatzen; gizarte helburuak ere lortu nahi ditugu. Finantza arduratsuen munduan jaio gara, ez irabazi baino nahi ez zuten ohiko finantzen munduan.
Nolako ebaluaketa egin zaio Seed Capital Mikro sozietateari? Zein hobetze-alde identifikatu ahal izan duzu?
Sentsazio onak izan ditut. Niretzat oso garrantzitsua dena da bere profesionalek hasieratik ulertu dutela eurekin hitz egin behar dudala. Mikrofinantza erakundeen aktiborik inportanteena giza-taldea da. Pertsonek egiten dute dena. Giro ederra ikusi dut, elkarlan handia eta taldean lan egiteko ahalmena; eta hori, etorkizunerako, oso garrantzitsua da. Oraintsu eratu den sozietatea da eta hortaz, oraindik zenbaki baxuak dauzka nahiz eta mikrokrediturako baliabide berri guztiak ia bete dituen. Bide onean daude. Galderak egiten dizkiedan bitartean, desafiatzen ditut eta hazten jarraitzeko eman beharreko pausuak zeintzuk izan daitezken pentsa dezaten saiatzen naiz. Helburuak jadanik dauzkate. Orain dena muntatzen jarraitu behar da bai eta bezero asko eduki eta eurentzako etekinak lortzeko prest egon ere, lanpostuak sortu eta gizarte eragina sortzeko.
Hobetze-aldeak identifikatu ondoren, hurrengo bisita Frankfurt School (FS) izango da. Aipatutako honek laguntza teknikoa eta trebakuntza zerbitzuak eskainiko ditu, Seed Capital Mikro erakundea sendotzeko, honek bere bezeroei zerbitzu hobeagoak eskaini ahal izateko.