Foru Erakundeak europar estrategiari jarraitzen dio, inbertsioak gizarte enpresetan, Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza Fondoarekin lagunduz
Amaia Arrizabalaga – Zorroaren Azterketa eta Kudeaketa Seed Capital Bizkaia
Gaur egunean, Europak, demografi-aldaketak eta biztanleriaren zahartze, langabeziaren tasak, pobretasun eta gizarte baztertzeari dagokienez, erronka garrantzitsuei aurre egin behar die; Gizarte Ekonomiako enpresek berriz, funtsezko lana egin dezakete gizartearen eta lan merkatuaren itxaropenak hobetzen.
EE-ko nazio kideek, Gizarte Ekonomia, europar eraikuntzarako funtsezko arloa kontsideratzen dute bai eta Europaren ekonomia eta gizarte garapenerako elementu nagusia ere.
Denak ari dira gizarte ekintzailetza sustatzearen aldeko apustua egiten, gizarte arazoak konpontzeko erantzun berritzaile baita. Gizarte enpresa, edozein gizarte beharrizani erantzuna emateko jarduera daukaten guztiak kontsideratuko dira.
Testuinguru honetan, Europar Batzordea eta bere kideak, gizarte ekonomia, ekintzailetza eta berrikuntza soziala bultzatu eta bere ikusgarritasuna handitzen lagunduko duten estrategiak, programak eta arauen garapena sustatzen ari dira.
Eta ildo berean, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko Seed Capital arrisku-kapitaleko erakundeak kudeatzen duen Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza Fondoa sustatzen du.
Horrekin, Bizkaiko Foru Aldundiak argi utzi nahi du enpresa arloaren alde egiten duen apustua bai eta aurrepausu bat eman ere enpresa arloaren sustapenean, berrikuntzaren garapenean eta horren inguruan enplegu eta aberastasunaren sorketan.
Entitateen bideragarritasuna
Gainera, Bizkaiko Seed Capitalek, Arrisku-Kapitaleko elkarte legez daukan esperientzia dela eta beharrezkoa ikusten du, mota honetako erakundeen egingarritasunerako ezinbestekoak kontsideratzen dituen bi alderdi azpimarratzea:
- Alde batetik, beharrezkoa ikusten du gizarte-ekonomiako enpresen finantziaketa errezteko lan egitea. Horretarako, egokienak diren finantzaketa tresnak aztertu eta bultzatu beharko dira, arlo honetako enpresen hazkundea sustatzeko.
- Eta bestetik, funtsezkoa kontsideratzen du, enpresa hauek sor dezaketen gizarte eragina neurtzeko parametroak ezartzea. Gizarte-onura hori proiektu mota honetako guztirako errentagarritasunaren zati legez zenbatu beharko litzateke, horrela izanez gero, finantza errentagarritasun txikiagoa konpentsatzeko balio zezan.
Guzti horren ondorioz, ezinbestekoa da gizarte berrikuntza sustatzea, berrikuntza eta teknologiaren konbinaketak, gizarte arazoak igarriz eta konponduz, lagun askoren bizi-kalitatea hobetzea ahalbidetzen duelako, denboran iraunkorrak diren proiektuak martxan jarriz.
Baloreak, ezagupenak eta teknologia konbinatzen dituzten gizarte berrikuntzen helburua, gizartearen arazoak konpondu eta eskaerei erantzuna ematea da, pertsona eta erakundeen arteko elkarrekintza sustatuz eta gizarteen kohesioa bultzatuz, gizartea hobetuko duten emaitzak eta eraginak sortzeko.
Guzti horregatik, Gizarte Ekonomia europar agendan funtsezko oinarria bihurtu dela ondorioztatu behar dugu, eta ildo honetatik jarraitu nahi dute bai Bizkaiko Foru Aldundiak bai eta Bizkaiko Seed Capitalek ere, gizarte enpresen martxan jartzea eta sendotzea, Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza Fondo berriarekin bultzatuz.