Etiketatze-makinen fabrikatzailea, merkatukoabiadura handia eta fidegarritasun ekipo gamarik osoena edukitzeagatik nabarmentzen da
Label Factory deritzonak, Zornotzako Boroa aldean kokatuta dagoen enpresa bizkaitarrak, etiketatze lanak egitekopuntako ekipo gama osoa fabrikatzen du. “Datorren urtetik aurrera –adierazten du proiektuaren sustatzailea den Jose Maria Lambeak-, nazioartekotzeko jarduerak areagotuko ditugu, orain arte fabrika eratu eta ezartzeko lanei ekin behar izan baitiegu”.
Label Factory eratzeko proiektua orain dela bost urte hasi zen, sortze berriko etiketatze makinen munduan esperientzia zeukaten ekintzaile biren eskutik; aipatutako hori,krisialdi ekonomikoaren inguruabar txarretan erabat ondo moldatzen ari zen arloa zen. Hasietatik, enpresaren negozio planek produkzioa barrura zein nazioarteko merkatuera -Ipar Europakoetara nagusiki-bideratzea aurreikusten zuten. Hala ere, konpainiako zuzendaritzak orain arte ezin izan du bere makinak kanpoan saltzeko jarduerak behar moduan garatu, fabrika eratu eta hain berezia izateagatik urteak behar dituen langileen trebakuntzari ekin behar izan diolako.“Orain arte nazioartekotzearen gaiari zati baten bakarrik ekin diogu, ezin duzulako kanpora erabat irten makina guztiak ongi arituko direlaguztiz bermatuta eduki gabe; ezin diozu bezero bati ere huts egiten hasi”, zehaztu du Lambeak.
Trebakuntza erronka bezela
“Gurea bezelako enpresa bat martxan jartzeak finantza zailtasunak izateaz gain –darrai-, langileen prestakuntzak eta fabrikazio prozeduraren optimizazioak konplexutasun handia dauka”. Arloko lehiakide gehienak Madril eta Bartzelonan daude eta ondorioz, hemen ez dago ekipo baten fabrikazioan edo identifikatze, kodifikatze eta trazabilitate teknologian zerikusia daukaten teknologietan aditua den langilerik. “Mekanikan, elektrizitate edo errobotikan espezializatuta dauden LH eskoletatik irteten diren gazteei aukera ematen ari gara baina ez dituzte behar ditugun teknologia guztiak ezagutzen. Gure makinek, neumatika, elektronika, elektrizitatea, software, programazioa,… elkartzen dituztenez gero, langileak hainbat arlotan trebatu behar dira eta denbora asko eramateaz gain, zaila da fabrikazioaren hasierako akats logikoak sahiestea”.
Hazkunde aukerak
Label Factory-k garatutako etiketatze automatikoko ekipoak oso harrera ona izaten ari dira merkatuan; gehien bat fabrikazio bolumen handia eta etiketatzea abiadura handian egiten duten enpresen artean, hala nola botilaratze eta elikadura konpainietan, aipatutako horiekkonpainiaren bezeroen %70 inguru baitira. Harrera ona izan dute ere eguneko 24 orduetan lanean daudenprestazio altuetako fabrikazio lerroetara zuzendutako ekipoek. Label Factory-ko arduradunek, bere ekipoen kalitate eta doitasun handiak konpainiaren hazkundea sendotzeko balio izatea espero dute.
Ekintzailetzari laguntzak
Label Factory-ren enpresa proiektuak Euskadin,zenbait erakunde publiko eta pribaturen laguntza lortu du eta hori bere sustatzaileentzat pizgarri garrantzitsua izan da. Erakunde publikoen aldetik, Seed Capital Bizkaia, Beaz eta Spri-ren laguntza izan du eta alde pribatutik, zenbait banku erakunderena. “Euskadin -azpimarratzen du Jose Maria Lambeak- orain dela urte asko garatuta dagoen etaesperientzia handia bildu duen laguntzen ekosistema ona daukagu. Aipatutako horrek ematen dituen laguntza ekonomikoez harago -garrantzitsuak direnak- gehien baloratzen duguna, enpresa proiektuari ematen dion kanpoko balidatze euskarria eta horren ondorioz bere sustatzaileeei eskaintzen dien laguntza psikologiko eta emozionala da. Erakunde horien ondoz ondoko kontrolak gainditzeak eta gure lan egiteko moduan erabat konfidatu izanak (dirua utzi digute, estatistikek nazio honetan eratzen diren lau enpresetatik hiru hiru urte bete aurretik ixten direla esaten dutenean), gogo erabakigarria eman digu proiektua aurrera ateratzeko”.