Software-ko ingeniaritzak esfortzuak bere negozio lerroak sendotzera bideratu ditu merkatu berrietara salto egin baino lehen
Netaphora-ren software garapenak merkatuan lortzen ari diren harrera onak, 2013an jaiotako bilbotar ingeniaritza honek, ETE-ek eta erakunde publikoek osatzen duten bezero zorro handia edukitzea ekarri du. Bere bizitzaren lehen bi urteetan lortu duen arrakastak ez ditu bere sustatzaileak, inbertitzaile garrantzitsuak gehituz eta nazioarrteko merkatura saltoa emanez hazkunde arina bilatzera eraman; horren ordez, bere hiru negozio lerroak barne-merkatuan sendotzearen aldeko apustua egin du.
Netaphora, informazio eta komunikazio teknologien arloko beste euskal ingeniaritza baten, Nextel-en, hain zuzen ere, lan egiten zuten hiru langileen ekimenez sortu zen. “Gure lehen etapa Nextel-en –adierazi du Sergio Mugarzak, Netaphorako sustatzaileetariko batek–, software-ko garapenetan urte askoz izandako esperientzian eta bezero garrantzitsuen zorroan finkatutako intra-ekintzatzailetza ekimena legez burutu genuen. Apurka apurka gure enpresa nagusiaren estrategia orokorretik bereizten hasi ginen, konpainia independientea eratzea erabaki genuen arte. Hasierako etapa horretan, enpresa berritzaile legez, Beaz-en laguntza eduki genuen eta software ingeniaritza arloaren barruan bezeroei eskainiko genizkien zerbitzu zehatzak finkatu behar izan genituen. Enpresaren zerbitzu zorroa hiru negozio lerroetan egituratu genuen eta iraganean une zehatzetan eurekin lan egiteagatik ezagutzen genituen profesional espezializatuekin harremanetan jarri ginen eta gure proiektuan sinisten zuten langileak bilatzeari ekin genion”.
Negozio lerroak
Enpresaren fakturazio bolumena ia zati berdinetan banatzen duten negozio hiru lerroak, web Lerroa, herri-administrazioetarako aukeratze-prozesuak kudeatzeko software Lerroa (OPE) eta ‘on line’ datu-basea bezala defini daitekeen SIS Database Lerroa deritzon produktu propioa dira. Lerro guztietan, Netaphora ibilbide arrakastatsua egiten ari da.
Nagusiki, herri administrazio eta bezero partikularren webguneak eta web aplikazioak garatu eta mantentzen dituen web Lerroaren zerbitzuen punturik indartsuena, ingeniaritza alderdia da; hau da, eraikuntza eta segurtasuna. Horretarako, profesional onenekin, software librearen integrazioan emaitza profesionala bermatzen duten prebentzio eta erreakziozko segurtasun ikuskapenak egiten dira.
Bestalde, administrazioak langileak aukeratzeko hasten dituen prozesuak bere neurrira kudeatzea ahalbidetzen duen langilearen ataria eta enpleguaren herri prozesuak kudeatzeko software-a dago. Horren bidez, lehiatzen dutenek eskabideen bideratzea, merituen aurkezpena eta prozesuaren jarraipena, ‘on line’ egin ahalko dute.
Era berean, SIS Database produktu propioak, zeinen sustapenean Seed Capital Bizkaiak parte hartu duen, erakunde handien datuak kudeatzen ditu eta hori erabiltzen duten pertsonei, formularioak edo datuak biltzeko ereduak diseinatzea ahalbidetzen die, bertan sartzen den informazioaren jarraipena eginez.
“Ez zaigu ahazten enpresak epe laburra, ertaina eta luzea daukala –ziurtatzen du Mugarzak–; izatez, gure negozio lerro bakoitza ikuspegi horietariko bakoitzari dagokio. Horrela, web Lerroaren proiektuak ibilbide laburrekoak dira epe laburrean diru-sarrerak lortu ahal izateko; OPE Lerroaren proiektuek, berriz, beste kostu bat daukate, salmenta prozesuak burutze aldi ezberdina daukalako eta SIS produktuaren kasuan, itzulera epe luzeagorako da. Hori da Netaphora, oreka ona daukan aukera ederra”.
Sendotzea
Etorkizunari begira, Netaphora-ko talde sustatzaileak badaki, orain tokiko negozioa sendotuz, gero hazkunde handia lortzeko ahalmena daukala, neurri handi baten SIS Database deritzon bere produktuak plataforma globala bihurtzeko daukan potentzialtasunari esker. “Ez diogu nazioartekotze prozesuari ekin ez eta horri ekiteko inolako erakundeetako ateetara jo ere. Lehenengo eta behin, gure negozioa toki esparruan finkatu eta ibilbideak markatu nahi ditugu nazioarteko merkatuetara salto egin baino lehen, horrek etorkizunean, inbertsioak behar izango baititu. Poliki poliki eta urrats ziurrak emanez goaz”.