Trapagarango koooperatibak, industri muntaietan espezializatuta dagoenak, I+Gn oinarritutako negozio-eredu berria martxan jarri du
Enpresen bizitzan, etorkizun hobeagorantz abiatzeko norabidea aldatu behar dela agerian jartzen duten zenbait larriune gertatzen da. COOPENOR, S. COOP, muntaia industrialean adituak ziren 30 bat soldatzaile eta tuberok 1978an sortu zutena, orain dela sei urte adierazitako egoera horretan egon zen. Ezinbestekoa zen erabakiak hartzea baina ez bakarrik funtzionamendu eratzailea hobetzeko baizik eta aldatzeko ere, aldakorra eta gero eta lehiakorragoa bihurtzen ari zen merkatuaren eskakizunei erantzuna eman ahal izateko.
Gaur egun, estutasuna ohiko jarduera hobetzeko neurriak aplikatuz gainditu ondoren, bi edo hiru urteko epera, ingeniaritzan eta makinerian inbertitzen oinarritzen den negozio eredua aldatzeko prozesuari hasiera eman dio. “Ikusi genuen ezin genuela gure etorkizuna orduak/pertsona saltzen jarraitu, negozio mota horrek ematen digun negozio tartea oso txikia delako eta denbora gutxian, ezinezkoa gertatuko litzaigukelako eskulana merkeagoa zeukaten europar herriekin lehiatzea”, azaldu du Esteben Del Vallek, kooperatibako zuzendari gerenteak.
Ondorioz, COOPENOR, S.COOP.-ek martxan jarri du Aurrerako Jauzia Proiektua deitu duen etorkizuneko plana. “Plan honekin lortu nahi duguna –adierazi du zuzendariak- ez da bilakaera sekuentziala egitea baizik eta salto bat egin eta denboraldi laburrean enpresaren negozio eredua aldatzea. “Giltza eskura” saltzera pasatu nahi dugu eta gero, produktu propioa saldu ere, gure ekoizpenari gero eta balio erantsi gehiago ematea lortzeko”.
Adierazitako helburu horiek lortzeko jarraitu den estrategia, funtsezko zutabe bitan oinarritzen da: ingeniaritza arloa indartzean eta makineria aurreratua sartzean.
Finantziazioa
Enpresak, trazatutako planari ekiteko zeukan arazorik handiena, bere finantziazioa zen. Hala ere, COOPENOR, S.COOP. –en asmoek herri erakundeen laguntza lortu dute. “Seed Capital Bizkaia-ren laguntzari esker, negozio eredua aldatzeko prozesuari hasiera eman ahal izan diogu negozioari norabide berria eman eta gure hazkundea baliabide propioekin finantziatu ahal izateko” dio Del Vallek.
“Plan honen inplementazioak zenbait hazkunde helburu aurreikusten du, ez bakarrik fakturaziokoak baizik eta enplegu finkoa sortzekoak ere. Bost urtetan, enpresan berrehun bat lagun egongo garela antzematen du, orain berrogeita hamar bat gauden bitartean. Urteko salmentek ere igoera handia izatea aurreikusten du.”
COOPENOR, S.COOP. izenekoak industriaren sektoreorde gehienentzat lan egiten du, instalazio, egitura, biderak
eta, erregulazio estazio eta gas neurri eta posizioen arloetan. Era berean, lehiakideengandik erabat bereizten dituen 9001 ISO, 14001 ISO eta 16001 OHSAS ziurtagiriak dauzka. “Gure enpresa –dio Del Vallek- kalitate handiko soldadura egiten duelako ezagutzen da, normalean hoditeriari lotuta, nahiz eta edozein motako egitura metalikoak eta galdaragintza arina ere egiten dugun. Gure bezero garrantzitsuenak, Bizkaiko petrokimika, elikadura, itsasontzi eraikuntza eta gas naturala biltegiratzen duten enpresa handien taldekoak dira”.
COOPENOR, S.COOP. –ek hasi duen norabide berria ezin da, bere arduradunen ustetan, enpresaren izaera kooperatibistatik bereiztu. “Gure ezaugarri biak mantendu behar ditugu, azken finean, eurak izan baitira aurrera egitea ahalbidetu digutenak: alde batetik, langileek enpresa proiektuarekin daukaten konpromisoa eta bestetik, gure lanaren kalitate handiak ematen digun ospea”, adierazi du Esteban del Vallek.