Bere jarduerak, arlo ugari hartzen ditu, hala nola, galdaragintza, ekipo-ondasunak, egitura metalikoak, eta industria enpresen muntaia eta mantentze mekanikoa
Oizmet, industria sektoreari, galdaragintza, egitura metalikoak, armadurak, ekipo ondasunak, karbono altzairu eta altzairu erdolgaitzeko gordailu atmosferikoak bezelako alorretan laguntzen dion enpresa da. Era berean, osagarri legez, industria enpresei, industria muntaia eta mantentze mekanikoa eskaintzen dizkie. Arrigorriagan kokatuta, 2012ko abenduan sortu zen Amaiur Zubiaurreren ekimenez. Amaiur, durangar ingeniari mekaniko gaztea, enpresa “berritzailea, dinamikoa eta moldagarria” eta “enpresei, euren beharrizanetara egokitzen diren soluzio bikainak eskaini nahi dizkiena” sortzen abiatu zen.
“Berriren berri hasi nintzen –dio Amaiurrek, zein, zuzendaritza teknikoez gain, gerentziaz ere arduratzen den–, lehenengo, urte bete baino gehiago behar izan zuen merkataritza-lana martxan jarriz eta gero, tailerra alokairuko pabilioi baten eta gutxienezko gastuekin ipiniz, gaur egun, egitura oso handi batek prezioak erabat mugatzen dituelako”.
Balantze positiboa
Eskuratu dituen enpresa eta lanbide lorpenak ikusiz, Amaiurrek, Oizmet-ek merkatuan aktiboki daramatzan lau urteen balorazio positiboa egin du. “Fabriken barruan asko mugitu gara, ekipo berriak eta beren osagarriak fabrikatu eta instalatzetik, mantentze prebentiboa, fabrikan jadanik zeuden ekipoak desmuntatu eta beste instalazio batzuetan berriz muntatzeraino eta gaur egun, zenbait eskaera garrantzitsu dauzkagula esan dezakegu”. Garapen profesionalari dagokionez, Amaiurrek denbora hau berarentzat oso aberasgarria izan dela uste du, “ingeniaritza mekanikoa ikasi ondoren, lan interesagarriari ekin ahal izatea” eta aldi berean “ohituraz gizonezkoen mundua eta ondorioz, emakumearentzat zaila den horretan murgildu ahal izatea ekarri didalako, komertzial talde bikainaren laguntzak gauzak erabat erreztu dizkidala ahaztu gabe”.
Oizmet-ek sektore ezberdineko enpresentzat lan egiten du (ingenieritzak, zementu eta siderurgi enpresak, kimika, paper eta petrokimika industriak, beste batzuen artean…), eta euren beharrizanetara egokitutako soluzioak eskaintzen dizkie. Galdaragintza alorrean, sektore ezberdinetarako lanak eskaintzen ditu “ekoizpena daukaten enpresa guztiek –zehazten du Amaiurrek– galdaragintza behar duen mantentze lana behar dute. Galdaragintza metalean egiten dugu, bai karbono altzairuzkoa, altzairu erdolgaitzezkoa bai eta altzairu berezietakoak ere, tailer plano, horniketa eta fabrikazio fasetik hasi eta muntaia eta desmuntaiaraino helduz”.
Etorkizunari begira, Oizmet-ek mantentze-industrialeko bere bezero-zorroa handitzearen aldeko apustua egin du, izaera erregularrekoak izatean, lan-kargak, fakturazioa eta langileen egonkortasun maila igotzea ahalbidetzen dutelako. “Oso zaila da mantentze-lanetan merkatu gehiago lortzea, baina uste dugu modurik onena dela gure jardueran gorabeherarik ez gertatzeko eta langile tekniko gaituak edukitzeko, hori ere gure arloan zaila baita”.
Negozioaren ikuspuntua
“Edonola ere, hasierako negozioaren ikuspuntu bera mantentzen dugu; hau da, gure produktuak etengabe garatu eta berritzeko konpromisoa. Horrek, nahiz eta muntaia ere egiten dugun, fabrikatzeko ahalmena edukitzea eta ondorioz, tailer propioa izatea dakar. Era berean, gure jardueraren zati bat esportazio-merkatuetara zuzentzearen alde jarraitzen dugu, eta helburu hori, apurka-apurka, Frantzia eta Hegoamerikarako egiten ditugun lanekin lortu nahi dugu”.
Produktu berriak eta soluzio errentagarriak garatzeko helburuaz, Oizmet-ek zazpi ahalak egin ditu hori lortzeko behar dituen teknologiak eta azpiegitura egokiak erosi ahal izateko. Industria sektoreari soluzio zehatzak eskaintzen adituak diren profesional talde handia dauka. Era berean, Arrigorriagan, bere produktua fabrikatzea ahalbidetzen dion 1.000 metro karratu inguruko azalera erabilgarria duen galdaragintza tailerra dauka. Gaur egun, makinetan inbertitzen ari da. “Seed Capital Bizkaiaren Mikro programak –adierazten du gerenteak– inbertsio horien zati txiki bat finantziatzen laguntzen digu. Gure kasuan, egin beharreko inbertsoioa handiagoa da, aldian-aldian, tailerreko makinak eta muntatze makinak berrizteko gastua daukagulako. Baita ere, hitzartuta daukagun zenbait obra baieztatu behar dira, aurreikusi ditugun erosketa guztiak erabat ordaindu ahal izateko”.
Amaiur Zubiaurrek, Oizmet-en enpresa ibilbidearen lau urte luzeen “balorazio positiboa” egiten du, “neke pertsonal asko” egon diren arren. “Oso pozgarria da gure bezeroen atsegina jasotzea eta produktuetan eta instalazioetan lortu dugun kalitate maila ikustea”.