Ehunen ingeniaritzak ikerkuntza eta berrikuntzaren aldeko apustua egin du bere etorkizuneko hazkundearen ardatzak direla kontsideratzen baitu
2011tik hona, Barakaldoko BIC Bizkaia Ezkerraldea-n kokatuta dagoen Osteophoenix enpresa bioteknologikoak, odontologia, aurpegi-masailetako eta buruezurreko arloetan organu eta ehunak birsortzeko zenbait ingeniaritza garapen egiaztatzea lortu du.
Bere talde sustatzailea finantziazioa lortzeko txandak egitea planteatzen ari da bere ikerlanak bizkortzeko, lehiakortasun handia daukan bioteknologia bezelako arloan atzean ez geratzeko eta aldi berean, jendeari, ehunak, bakoitzaren neurrira birsortzeko teknikak daudela jakitera emateko. Aipatutako teknika horiei esker, gaixotasun edo istripu baten ondorioz ebakuntza kirurgikoak jasan dituzten gaixoek, ez dute tratatutako aldeetan itxuragabetasunik izango.
Gaur egunean hezurrak eta ehunak birsortzeko dauden teknikek, kaltetuta edo galduta dagoen ia edozein aldea, gaixo bakoitzaren neurrira egitea ahalbidetzen dute. Osteophoenix ehunen ingeniaritza gai da, birjarpen horiek ia berdin-berdinak diren kopiak eginez lortzeko. “Edozein gailu neurrira egin dezakegu –dio Mauricio Lizarazok, Osteophoenix-eko fundatzaileak- bai bizkarrezurrekoa, aldakakoa, belaunekoa… Medikuntza ez litzateke estandarra izan beharko baizik eta persona bakoitzaren neurrira egindakoa”.
Orain dela 15 urte, Mauricio Lizarazo eta Angela Pertúz, biak odolontologo kolonbiarrak, odontologia arloan, ehunaren birsorkuntza gidatuan, hau da, hezurra eta lotailu periodontala berritzen duen teknika periodontalan eta CAD-CAM teknologiaren aplikazioan (ordenagailuz egiten den diseinua eta manufaktura) sartzen hasi ziren.
Urte batzuk trebakuntzan eta ikerlanean eman ondoren, euren jarduera ekintzailea ehunen ingeniaritzaren munduan garatzea erabaki zuten. Hasieran, business angel baten laguntzaz eta Eusko Jaurlaritzaren Gauzatu programaren barruan, euren proiektua aurrera eramateko behar zituzten makinen erosketan inbertitu ahal izan zuten.
Egiaztagiria
Enpresaren egoitza bat Kolonbian jartzea erabaki zuten, akreditaziorako behar zituzten frogak askoz merkeago egiteko eta 2014ko azaroan, nazio hegoamerikarrean lortutako emaitzekin, hemen euren lehen egiaztagiria lortu zuten, ISO 13485 arauaren arabera; urte bete geroago, 2015eko azaroan, hain zuzen, akreditazio hori ISO 9001 ziurtagiria lortuz areagotu zuten.
Gaur egunean, Osteophoenix-ek, elkarlotuta dauden negozio lerro ezberdinak dauzka.
Lehenik eta behin, 3 dimentsiotan lan egiten duen makinan egiten diren titaniozko hezur-ordezko piezak. Aipatutako makina honek, kirurgia zehatzeko mediku talde espezializatuekin koordinatuz, gaixo bakoitzaren beharrizan fisiologikoetara ezin hobe egokitzen diren buruezur, aurpegi-masailetako bai eta bizkarrezurreko piezak egitea ahalbidetzen du. Honako hau, pieza “orokorrak” eta beharrizan zehatzetara egokitzen ez diren piezekin konparatuz, erabateko aurrerakuntza da.
Bigarrenez, Osteophoenix-ek merkaturatzen duen hezurra birsortzeko bere sistema patentatua dauka (titaniozko hesia jarriz) eta horri esker, hilabete batzuk geroago hortz-inplanteak egin daitezke lehen ezinezkoa zen aldeetan.
Jarduera beste adar bat, matrize extrazelularraren erabileran oinarritzen den birsorkuntza tratamenduak dira. “Adar hau Kolonbian ziurtatuta daukagu eta orain, lan egin behar dugu ziurtagiria Europan lortzeko”. Metodo hauek aplikatuz, ehunen ingeniaritza, ebakitzeak ere birsortu daitezkela ikusten ari da. “Medikuntza birsortzaileari dagokionez, honako hau, dudarik gabe, gertaera garrantzitsua izango da”.
Etorkizun handiaz
“Burutzen ari garen garapenek, bai eta beharrezkoak diren etengabeko ikerketak ere –azpimarratzen du Mauricio Lizarazok-, ahalegin handiak, denbora eta baliabide ugari eskatzen dute”. Testuinguru honetan, Seed Capital Bizkaia bezelako erakundeen paperak, garrantzi berezia lortzen du, hasierako momentuetan, honelako ezaugarriak dauzkaten proiektuak sustatzearen aldeko apustua egiten baitute.
“Ikerketa eta enpresaren alde egin dugun apustuak etorkizuna daukala uste dugu. Horretarako ezagutu behar gaituzte, ez bakarrik gure preskriptore garrantzitsuenak diren medikuek baizik eta gaixoek ere, gure produktuak eska ditzaten; hori da bai, gure erronkarik handiena”.