Zuntz optikoko Redatel enpresak, Urratsbat egitarauaren ikasturteko hiru ikaskidek Seed Capital Mikrok autoenplegu baliabide gisa emandako laguntzaz sustatutakoak, hiru hilabete eskasetan merkatuan lekua egitea lortu du
Gaur egungo egoera ekonomikoak pertsona asko, bizirik irauteko, profesionalki birziklatzera behartu ditu. Euren enpresa edo firmak zeintzuetarako lan egiten zutenen itxiera jasan eta egun batetik bestera, langabezian geratzearen esperientzia gogorra bizi izan dute. Hori dela eta, askok, norabidez aldatzea erabaki dute. Beste negozio aukera batzuk bilatzea; hau da; birziklatzea eta merkatu berriak arakatzea krisi ekonomiko honetatik ongi ateratzeko. Horrela jaio zen Redatel.
Filiberto, Javier eta Felix, bitxigile, enpresari eta enplegatua enpresa ezberdinetan, hurrenez hurren, horren adibide argia dira. “56 urterekin eta lanik ez daukazula ikusten duzu zuzre burua eta hori oso gogorra da. Lagun batek zuntz optikoa erakutsi zidan, arlo honetan zeuden aukerak ikusi nituen eta Txurdinagako LH-ko Institutuan ikastaro bat egitea erabaki nuen eta han ezagutu nituen Felix eta Javier, nire ikaskideak orduan eta nire bazkideak enpresan orain”. Zentruaren laguntza eta ikasleen artean “izaera ekintzailea” garatzea bilatzen duen Urratsbat egitarauarena izan zuten.
Ikastaldia
“Ikastaroa egin nahi dut honetako enpresa bat sortu nahi dudalako” izan ziren Filik Urratsbat egitarauaren dinamizatzailea den Imanol Pagolari esan zizkion hitzak. Plano bat irakurtzen ez jakitetik, abendutik hona dauzkaten bezero garrantzitsuentzat lan egitera pasatu ziren, Redatel S.L. orduan eratu baitzen. “Normalean hamar proiektutatik enpresa bat irteten da askok ez dakitelako zer den enpresari izatea. Ez da nahikoa ideia izatea eta diru-laguntzetan pentsatzea. Zailtasun handiena, ideia moldatzeko eta hori errealitate bihurtzeko egin behar den lan pertsonala da”, azaltzen du Imanolek.
Finantziazio bilaketa
Instalazioak eta lehen frogak egiteko tresnak bere eskura zeuzkala, Fili urte bete luzez egon zen proiektua lantzen. “Zailena kapitala bilatzea, da. Zuntz optikoko enpresa bat eratzeko inbertsioa –diosku Filik- oso handia da. Oso konplexua da ere proiektua paperean garatzea. Lan ordu pila dira; ni ia-ia, hemen bizi nintzen, ikastetxean. Proiektu bat errealitate bihurtzeak aurreikuspen lan handia, arriskua ahalik eta gehien kontrolatzea dakar. Ez da bide erreza. Funtsezkoa da zure inguruan lagundu, aholkuak eman eta bidean aurkituko dituzun zailtasunak –asko eta mota askotakoak direnak- erakutsiko dizkizuten irizpidedun pertsonak izatea”. Proiektua martxan jartzeko lehen mailegua lortu zutenean, bidelagun berriak eta onak bilatzen jarraitu zuten. “Guk badauzkagu; iksatetxearen eta Urratsbat egitarauaren laguntzaz gain, Seed Capital Mikrorena daukagu, bermerik behar ez duen maileguaz, negozioaren plana nahikoa baita. Guztien artean, iraunkortasuna eta erakunde laguntza ematen digute”.
Gizarte eragina
Lehen urratsen ondoren, oraingo erronka, negozioa finkatzea da. “Bizirik irautea -azpimarratzen du Filik-”. Merkatu oso handia daukan arloan posizionatu eta hazten jarraitu nahi dute. “Lana daukagu, lehen ez geneukana. Orain familia askok gure beharra daukate eta erantzunkizun maila horrek ikasten eta hobetzen jarraitzera behartzen gaitu”. Hiru ekintzaile berri hauen helmuga, ahalik eta denbora gutxien emankorrenak izatea da. Dagoeneko, hiru hilabete eskasetan zazpi laguni eman diete lana eta optimismoz ikusten dute hilabeteak igaro ahala kopuru hori handiagotu ahal izateko aukera. “Inportantea da, zer nahi duzun eta negozio-hobia non dagoen argi edukitzea”. Datozen urteetarako lan perspektibak onak dira. “Bermatuta; bost edo sei urterako dago, kobre guztiaren ordez zuntza jarri behar delako…. baina arakatu beharreko beste eremu batzuk daude. Ezin zaitezke geldi geratu”. Jakitea beti dago ondo eta edozein ikastaro edo besteen esperientziak aprobetxatzen dituzte euren ezagupenak handiagotzen jarraitzeko. Eurentzat funtsezkoa da enpresan denek lan guztiak egiten jakitea. “Redatel-erako langile berriak kontratzen lagunduko digun Ikastarorik irteten bada, gu pozik”.