Urriaren 3an Bilboko Euskalduna Jauregian izandako Europako Mikrofinantziazio Sarearen azken Batzarrean, Seed Capital Bizkaia Mikro – Oscar Ugarte’k ordezkatuta – sare horren organo betearazlearen partaide izendatu zen.
Zuzendaritza-organoa 7 erakundek osatzen dute, eta horiek, lantalde teknikoarekin batera, estrategia eta ekintza-ildoak (trebakuntzari eta erakundeen eta advocacy-ren arteko itunak indartzeari buruzkoak) zehazten dituzte.
Seed Capital Bizkaia Mikro’n dihardugunok, gogoz eta erantzukizunez hartu dugu sare horren talde eragilearen partaide izateko aukera. Espero dugu erronka berriak lortzen laguntzea.