Herko aurkeztu da. Enpleguaren, aukera berrien eta ekonomia iraunkorraren aldeko apustua egiten duen proiektu berritzaileak argia ikusten du gure lurraldean.
Bizkaiko Foru Aldundiak, Seed Capital Bizkaiaren bitartez, argi izan zuen proiektu hau etorkizuneko inbertsioa zela Bizkaiaren garapenerako, sektore estrategiko batean.
Zierbeneko lantegi berritik, Herko Trucks Bizkaiarentzat funtsezko bultzada izango dela ulertu genuen, eta hortik dator gure apustua:
- Eragin positiboa izango du ingurumenean, Herkoren teknologiak emisioak % 98 murriztuko dituelako gas likidotua erabiltzeagatik eta % 99 gainerako energia alternatiboak erabiltzeagatik.
- Berehalako eragina izango du zuzeneko eta zeharkako enplegua sortzeari dagokionez. 69 lanpostu zuzen sortuko dira, eta horietatik % 80 baino gehiago kualifikazio handiko profilak izango dira.
- Bizkaiko eta Euskadiko ekonomia indartzen lagunduko du; industrializazioan eta makinerian 4 milioi euro inguruko inbertsioa egitea aurreikusten da.
- Eta leku garrantzitsua beteko du Bizkaia mugikortasun jasangarriaren arloan erreferente gisa finkatzeko. 2023rako aurreikusitako 136 kamioien lehenengo unitateak aurten hasiko dira entregatzen.
Foru erakundean, agintaldi hau markatzen duen plan estrategikoari “Bizkaia egiten” deitu diogu, eta Herko, bidea ekinez egitearen adibide argia da.
Gure iritziz, eta Herkoren aldeko apustua horren adibide garbia da, lankidetza publiko-pribatuak ekimen berritzaileak garatzeko palanka gisa balio du, gaitasunak batzeko eta katalizazio-efektua sortzeko, besteak beste.
Seed Capital Bizkaiak programa sorta bat jartzen duela lurraldeko ekosistema enpresarial eta ekintzailearen esku, Bizkaiko gizartean benetako eragina duten proiektuak eta ekimenak dinamizatzeko, sendotzeko eta indartzeko.