FEIS Funtsaren (Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntzarako Funtsa) finantzaketa tresnaren bitartez, Seed Capital Bizkaia gizarte ekonomiako proiektuak bultzatzearen eta sustatzearen aldeko apustu estrategiko argia ari da egiten.
2019. urtearen amaierara arte, FEIS Funtsaren barruan gauzatutako inbertsioen bolumena 1,5 milioi eurora heldu da. Horrek, beraz, gizarte arloko eragin handiko Bizkaiko 9 proiektu zuzenean lagundu direla esan gura du. Guztira, proiektu horiek 248 pertsonei eskaintzen die lan egiteko aukera.
Eragin-gune nagusiak
Seed Capital Bizkaiaren laguntzarekin bultzatu diren 9 proiektuak, definitutako Garapen Jasangarriaren Helburuen barruan dauden arloei buruzkoak dira:
- Gizarteratzea (IPM Urbegi eta Urbegi Inserción)
- Gizarteratzea eta Ingurumena (Koiki eta Aparka Mobility)
- Hezkuntza eta Kultura (Kunsthal eta Wats)
- Osasuna eta Ongizatea (Evolv, Insulclock eta Ubikare)
Eraginaren adierazleak
Aipatutako proiektu bakoitzak banan-banan definitzen ditu bere jarduerak eragindako aldaketa neurtzeko eta kudeatzeko egokiak diren gizarte edo/eta ingurumen adierazleak.
Seed Capital Bizkaiak laguntza eta elkarlan zehatza eskaintzen du nazioarteko estandarretan oinarritutako adierazleak diseinatu ahal izateko:
- Gizarteratze prozesuan dauden pertsonentzat 162 lanpostu sortu dira.
- Gizarte-bazterketa arriskuan zeuden 444 pertsonek trebakuntza jaso dute euren enplegagarritasuna hobetzeko.
- 932 pertsonek euren osasun egoera hobetu ahal izan dute.
- 30 pertsonek Bizkaian trebatzearen aldeko apustua egin dute (talentua erakartzea).
- Trebakuntza jaso duten pertsonen %63ak Bizkaian jarraitzea erabaki du (talentuari eustea).
- 90,2 tona CO2 isurtzea saihestu da.