2014an sortu zenetik 2021era arte, guztira 11 gizarte-ekimen babestu dira osasunaren, hezkuntzaren, ekonomia zirkularraren eta laneratzearen sektoreetan, 2 milioi euro inguruko zenbatekoarekin.
FEIS, espiritu eraldatzailea duen funtsa
2014an eratu zen, gizartean eragina duten enpresa-ekimenak sustatzen eta finkatzen laguntzeko, eta gaur egun eragin-inbertsioen arloan Estatuan dagoen funts publiko bakarra da.
Bazkide berriek funtsaren eragin sozialaren estrategia indartu dute
Seed Capital Bizkaiak uste du Bizkaian gizartearen ikuspegitik arduratsua den inbertsioaren alde egin duen apustuak bultzada handia lortu duela 2021eko ekitaldian, Fiare Banca Ética, Fundación Anesvad y Fundación Laboral San Prudencio,FEISen sartu baitira. Hiru erakunde horiek erreferenteak dira gizarte-arloan eta esperientzia handia dute, eta horrek, zalantza barik, funtsa bera indartzea dakar.
Funtsaren finkapena erakusten duten zenbait zifra:
- 863 pertsona onuradun
- 801 pertsona osasun-estaldurarekin
- 155 pertsona enplegurako gaituta
- Kalitatezko enplegua duten 316 pertsona
- Bazterketa-arriskuan zeuden 285 pertsona lanean
- Saihestutako 334 tona CO2
- Enpresetan sortutako 252 enplegu zuzen
- FEISeko enpresen 12,573 milioiko fakturazioa
Informazio gehiagorako: Informe Impacto Seed Capital Bizkaia 2021