FEBEA-k bere administrazio-kontseilua ospatzen du Bilbon egun hauetan
Ainara Basurko Ekonomiaren Sustapenerako Diputatuaren eta Oscar Ugarte Seed Capital Bizkaia-ko Zuzendariaren presentziarekin, arrisku kapitaleko foru-entitatearen sarrera formalizatu da Europako Banku Etiko eta Alternatiboen Federazioan (FEBEA gazteleraz).
Bilbon egun hauetan bere administrazio-kontseilua ospatzen duen federazio honek, Seed Capital Bizkaia-ren sarrerari oneritzia eman dio eta beraz sareko kide izango da.
FEBEA-k finantza etikoen printzipioak garatu eta sustatu nahi dituzten Europako 15 herrialde baino gehiagoko hogeita hamar finantza erakunde inguru biltzen ditu.
Gehitze honekin, foru-entitatea 700.000 pertsona eta gizarte alorreko elkarte baino gehiagori zerbitzu finantzieroak eskaintzen dizkion federazio bateko kide aktibo izatera pasako da; federazioak 30.000 milioi eurotik gora aktibo kudeatzen ditu.
FEBEA ekonomia jasangarria, aktiboa eta solidarioa sustatzen saiatzen da Europan:
- Ekonomia herritarren zerbitzura ipiniz.
- Gizarte bazterketaren aurka borrokatuz.
- Bokazio berritzailea duten gizarte eta ingurumen proiektuak sustatzen lagunduz.
Seed Capital Bizkaia-k, 30 urte baino gehiagotan zehar garatutako finantzaketa tresna desberdinen bidez, Bizkaiko enpresa ehunean berrikuntza eta inpaktu soziala sustatzea du helburu, eta baita hura suspertzen eta birsortzen laguntzea.