H2Site-k maila txiki eta ertainean hidrogenoa era banatuan sortu ahal izateko teknologia garatu du, mintz bidezko erreaktore katalitikoak erabiliz.
H2Site-k gauzatutako berrikuntzak amoniakoa hidrogeno bihurtzea ahalbidetzen du azken erabiltzailearen instalazioetan bertan. Amoniakoa hidrogeno-dentsitate oso altua duen molekula da eta oso erraza da hura garraiatu eta gordetzea.
Arrazoi honek, gaur egun lehiakideek eskaintzen duten kostu handiko elektrolisi teknologiaren aurrean, alternatiba eraginkor batean bihurtzen du.
H2Site-k 2022ko uztaila honetan itxitako finantzaketa txandak, zeinetan Seed Capital Bizkaia-k parte hartu duen, produktu berrien sorkuntza eta haien industrializazio eta negozio-eskalatze faserako bazkide estrategikoak bilatu ditu: Breakthrough Energy Ventures, Tecnalia, Equinor Ventures, Engie New Ventures, eta Capital Riesgo del País Vasco.
Seed Capital Bizkaia-ren I Funtsa, puntako berrikuntzari laguntzen
Seed Capital Bizkaia-k I Funtsaren bitartez parte hartzen du proiektu berritzaile honetan. I Funtsa, Seed Capital Bizkaia-k garapen fase goiztiarrean dauden eta bokazio berritzailea duten enpresa-ekimenei laguntzeko eskaintzen dituen finantzaketa-tresnetako bat da.