Seed Capital Bizkaia Mikrok, Bizkaiko Foru Aldundiak mikro-finantzaketaren alde egiten duen apustu argia eta etorkizunekoa erakusten du.
Seed Capital Bizkaia Mikrok tramitazio prozesu arina eta azkarra proposatzen du, etengabeko laguntasun profesionala jarriz proiektuen esku.
Koalifikatutako pertsona talde batek proiektuen bideragarritasuna aztertzen du, eta prozesu osoan ekintzaileei aholkularitza eta laguntasuna emateaz arduratzen da.
2014an sortu zenetik, Seed Capital Bizkaia Mikroren jarduerak hazkunde garrantzitsua ezagutu du. Maileguak emateko jarduera hasi zuen 2015. urtean 5 proiektu lagundu ziren.
2016an finantza arloko laguntzak gora egin zuen, 19 proiektura heldu arte, eta 2017ko ekitaldian 32 mikro-finantzaketa eragiketara heldu zen. Aurten dagoeneko horrelako 20 proiektu lagundu dira, eta aurreko ekitaldiko zifrak berdintzea aurreikusten da.
Laburbilduz, orain arte, Seed Capital Bizkaia Mikrok 76 mailegu eman ditu, 1.498.050 €-ra helduz. Emandako mailegu bakoitzaren batez besteko zenbatekoa 19.711 €-koa izan da.
Sektoreka, maileguen banaketak erakusten du horien %28 IKT proiektuetara zuzendu direla; %27a zerbitzu enpresetara; %10 industria egitasmoetara; beste %10 eraikuntzarekin erlazionatutako ekimenetara; %8 ingeniaritza proiektuetara; beste %8 merkataritza alorreko proiektuetara; %7 gizarte, osasun eta hezkuntza sektoreetako enpresa ekimenetara; eta gainerako %2 lehen sektoreko proiektuetara.
Seed Capital Bizkaia berrikuntza, hobekuntza eta enpleguaren sorkuntza sustatzen ditu, euren negozio ereduan etapa berriei ekiteko apustua egiten duten enpresatan.