Seed Capital Bizkaia Mikrok, mikrokredituak emateari dagokion Europako jokabideari buruzko aintzatespena jaso du Europako Batzordearen eskutik.
2022ko urtarrilean eta otsailean Seed Capital Bizkaia Mikrok, Europar Batasunean mikrokredituak hornitzeko jokabide Kodearen ziurtagiria lortzeko baldintzak betetzen diren aztertzeko MicroFinanza Rating-ek (MFR) egindako Due Diligence-a gainditu zuen. Ziurtagiri horrek Europako finantzaketa lortzeko balio du.
Europako Batzordearen zuzendaritza-taldeak balioztatu egin du MFRren auditoretza, eta Seed Capital Bizkaia Mikroren lana aintzatetsi du, jokabide Kodearen 125 klausula betetzeari dagokionez; beraz, oro har kode hori % 95ean betetzen du. Lehentasunezko klausulei dagokienez, Seed Capital Bizkaia Mikrok 33 klausuletatik 33 betetzen ditu, hau da, % 100a.
Mikrokredituak hornitzeko Europako Batzordearen jokabide Kodea
Europar Batasunean mikrokredituak hornitzeko jokabide kodeak, Europako lurraldean mikrokredituak kudeatzen dituzten erakunde guztiei aplikatzen zaizkien zenbait arau eta estandar komun ezarri gura ditu.
Europako Batzordeak emandako ziurtagiriak alderdi hauek baloratzen ditu: bezeroekiko eta inbertitzaileekiko harremana, gobernantza, jarraipen- eta eragin-adierazleak kudeatzeko sistemak eta arriskuaren kudeaketa.
Foru Aldundiak mikrofinantzaketaren alde egindako apustua
Seed Capital Bizkaiak sustatu zuen Seed Capital Bizkaia Mikro 2014an, Bizkaian enpresa-egitura babesteko eta indartzeko, horretarako mikrokreditu bidezko finantzaketa alternatiboa eskainiz.
Sortu zenetik, Seed Capital Bizkaia Mikrok 1.093 mailegu eman ditu, 14.370.650 euro guztira.