Gaur goizean zabaldu ditu bere ateak Goi Mailako KUNSTHAL Diseinu Zentroaren egoitza berriak Bilbon.
KUNSTHAL Euskal Autonomi Erkidegoko lehen Goi Mailako Diseinu Zentro pribatua da, lehena eta bakarra. 1997. urtean jaio zen eta 2016ean goi mailako zentro bezela aitortua izan zen; KUNSTHAL, diseinuarekin erlazionatutako formakuntzan, Diseinuaren Kulturaren dibulgazioan eta inguruan dituen eragile sozioekonomiko zein instituzionalekin elkarlan proiektuen garapenean erreferentziazko eragile batean bihurtu da.
Zorrotzaurren aurkitzen den antzinako “Papelera del Nervión” paper-fabrikaren eraikuntzak hartzen ditu, gaurtik aurrera, diseinu zentro ospetsu honen instalazioak; Bizkaiko hiriburura Europako Diseinu Institutuaren eskutik iristen dena.
FEIS, giza-inpaktua duen inbertsioa Bizkaian
Seed Capital Bizkaiak Ekintzailetza ega Giza-Inpaktu Funtsaren (FEIS Funtsa) bitartez parte harten du Kunsthal ekimenean.
FEIS funtsa 2014. urtean sortua izan zen, giza-inpaktua duten enpresa-ekimenen sustapena eta sendotzea Bizkaian laguntzeko asmoz. Gaur egun, 10 enpresetan parte hartzen du dagoeneko funts honek, sektore desberdinetan aritzen direnak, hain zuzen, hezkuntza, ekonomia zirkularra, gizarteratzea eta osasuna.