Puntodis, Diputazioaren Proiektu Berritzailea sariaren irabazlea, diseinatzetik fabrikatzerako saltoa eman du, Seed Capital Bizkaia-ren hazi fondoaren laguntzaz
Pertsona guztiek leku bat bisitatu, zerbitzu batera heldu edo gauza bat erabil lezaketen neurrian, erabilerreztasuna benetakoa izango da. Hori da Puntodis-en erronka: inguruak leku erabilterrezak bihurtu. Pertsona guztiak gai dira inguruak oztopatzen ez badu. Abiapuntu horrekin eta ibiltzeko bide luzea zeukala jakinda, Juan Ibarra Arzak, bere abentura berritzaileari, berak bakarrik hastea erabaki zuen.
Urdulizko Igeltzera industrialdean kokatuta, enpresa honetako sustatzaileak, guztion bizitza hobetzeko seinaleztapen etikoa lantzen ari dira. 500 metro karratuko pabilioia daukate eta han, informazio mota hau edozeini –mugapen funtzionalak eduki edo ez- ulertzea erreztuko dioten produktu eta sistemen diseinua, fabrikazioa eta inplementazioa egiten dute.
2005eko Proiektu Berritzailea
Puntodis martxan jarri eta urte bete bakarrik beranduago, 2005ean, BFA-aren Proiektu Berritzailea saria eskuratu zuten. Ekonomikoki lagundu zien saria, diru-laguntza horrekin proiektuak behar zituen hasierako inbertsio gastuak ordaindu baitzituzten. Jon Ibarra fundatzailearentzat, abiapuntua, kalitatea zen. “Euskadin asko baloratzen da eta horregatik, Puntodis sortu eta berehala, enpresariari zuzenduta dagoen BFA-aren Premie programaren bidez, kalitate egiaztagiria eta aldi berean, kalitate kudeaketaren ISO egiaztagiria lortu nituen”. Gainera, produktua ziurtatzeaz ere arduratu zen. “Egiten duzun apustuan dena sartzen duzunean, zure etxea barne, eta hainbeste jokatzen duzunean, pausu bat aurretik joan behar duzu”.
Bere helburuetariko bat Puntodis ezagutzera ematea zen. Hori dela eta, Madrilen, normalizazio batzorde teknikoetan parte hartzen zuen eta dasgaitasun munduko goi-karguekin elkartzen zen jakin, ikasi eta enpresa ezagutzera emateko. “Niretzat preskripzioa –gehitzen du Jonek- oso garrantzitsua zen. Besteek zu ezagutzea, zu gauzak ondo egiten duzun enpresatzat hartzea”. Urte askotako lana eta desagaitasun munduarekin etengabeko harrementan egotekoa, hain zuzen. “Dirua ez da lehen minutuan heltzen. Lehenengo zu ezagutzen zaituzte eta proiektuak gero datoz. Ondoren, arazoa da ea nork saltzen dituen”.
Aukera guztiak dira onak eta horiek aprobetxatzen jakin behar da. Funtsezkoa da mugak zeharkatzea erabilerreztasuna guztion arazoa delako. “Euskadin eredu mundiala gara zentzumen-komunikazio erabilerreztasunean”. Tecnaliaren laguntzaz eta Europar Elkarteko ELAN egitarauaren bidez, Puntodis txostengilea izan zen Kolonbian berrikuntzari buruz egin zen kongresu baten. Han, lankidetza hartu-eman garrantzitsuak ekarriko dituzten kontaktuak egin ziren. Orain dela hilabete bat, gutxi gora behera, Edilberto Rincón enpresari kolonbiarrak Puntodis-ek Urdulizen dauzkan instalazioak bisitatu zituen. “Guretzat funtsezkoa da gu ikustera etortzea egiten duguna eta nola egiten dugun “in situ” ikus dezaten”.
Diseinutik produkziora
Hasieran, Puntodis-ek bere ezagupenak diseinurako erabiltzen zituen, ez fabrikaziorako. 2009an, salto ematea erabaki zuten eta horretarako, Seed Capital Bizkaiaren hazi fondoaren laguntza izan zuten. “Produkzioaren aldeko apustua egin genuen eta arrisku kapitalak lagundu zigun”.
Baina krisiak arlo hau ere jo du. Salmentak dexente jaitsi ziren, %50 inguru, 2012koekin konparatuz. “Gogorra da. Itxaropenak ez ziren bete. Estutu, eta gero berriz arriskatu behar izan genuen beste kapital-zabalkuntza bat eginez. Nik argi daukat: aukera bat da eta aurrera egingo dugu. Informazioa denontzako eskubidea da eta horretaz konzientziatzea guztion betebeharra eta ardura da ere”.
2016a optimismoz ikusten dute. Erronka, nazioartean harremanak sortzea da, etorkizunean bezeroak bihur daitezen. Gaur egun, ikusmira Kolonbian dago eta helmuga, Puntodis, denentzat, diseinuaren enpresa eredu legez errotzea.