Domesticoo-k interneten bidez, aholkularitza eta kontratazio zerbitzua eskaintzen du; Confianza Online izeneko erakundearen ziurtagiria du bai eta prestakuntza eta erreferentziak dauzkaten 1300 hautagaien poltsa ere
Erreza, arina, merkea, eraginkorra eta konfidantzazkoa. Horrelakoa da Domesticoo-k, etxean kalitatezko soluzioekin laguntzeko zure eskura jartzen duen zerbitzua. Bere eskutik bezero bakoitzaren beharrizanetara ondoen moldatzen den etxe-zerbitzuko langilea aurkitu ahalko da eta garrantzitsuena dena, etxetik kudeatu, inolako agentziara joan behar gabe. Domesticoo sareak hautagai-zorro handia dauka beharrizan zehatzetara ondoen moldatzen den langilea aukeratu ahal izateko, ongizate familiarra egoteko ezinbestekoa baita etxean giro ona egotea.
Orain, euren abentura interneten hasi eta urte eta erdi eskas geroago, Domesticoo-ren sustatzaileek, erreferentziak dauzkaten 1.300 lagun baino gehiagoko enplegu-poltsa daukate eta horrekin, zerbitzua baldintza onenean emango dela bermatzen dute. Lana bilatzen dutenak, gehien bat, Euskadin bizi dira baina badaude ere zerbitzua Madrilen, Bartzelonan eta Estatuko beste hiri baztuetan eskaintzen dutenak.
Ekitea ez da lan samurra
Hamar urtez etxe-zerbitzuko agentzietan lan egiten egon ondoren, Ainhoak bere abentura berritzaileari hasiera ematea erabaki zuen. Orduan bere laguna eta orain bere bazkidea ere den Beatrizekin batera, merkatuan ez zegoela ona eta merkea zen online enpresa ikusi zuten, horrelako batek erabiltzaileei, alde batetik, egoera partikular bakoitzari erantzuna emateko beharrezko langileak kontratatu ahal izatea eta, etxe-zerbitzuko langileei bestetik, euren zerbitzuak eskaintzea ahalbidetu behar bait lieke.
“Hasiera, ez dut ezer berri asmatuko –Ainhoak zioen-, oso gogorra izan da. Negozioa martxan jartzeko inbertsio handia egin behar da bai eta finantziazio propioa eduki ere, ezin duzulako diru-laguntzei itxaroten egon eta gainera, errealitatearekin bat ez datozen asmoak dauzkazulako. Jendeak uste zuen iruzurra zela eta eskaintzen genuena ezin litzatekeela egia izan. Hasieran, -darrai-, iragarkiak jarri eta gure burua ezagutzera eman behar izan genuen eta orain, zuzenean deitzen digute”.
Zartadako hau jasan ondoren, Ainhoak eta Beatrizek estategiaz aldatu behar izan zuten aurrera egiteko. “Negozio eredua aldatzea erabaki genuen”. Cebek-ek antolatutako hitzaldi baten Seed Capital Bizkaia ezagutu genuen. “Eurekin hitz egin genuen eta eskaintzen zituzten aukerei buruz informatu ziguten. Gure beharrizanetara ondoen moldatzen zena mikrofintziazioa zen, baldintza oneko eta berme abalik gabeko maileguaren bidez”.
Soluzio integralak
Domesticoo-k bere bezeroei soluzio integralak ematen dizkie, legezko aholkularitza eta prestakuntza eskaintzen baitu. “Gure zigilua zerbitzuaren kalitatea da. Asebeteko bezeroa, iritzi positibo bat da. Eta hemen, “ahoz-ahokoak” funtzionatzen du. Guretzat, gure zerbitzuarekin pozarren dauden bezeroen iritziak betetasun huts dira. Aurrera jarraitzen motibatzen gaituzte”.
Domesticoo ezagutu eta bere zerbitzuak kontratatu nahi dituztenak, enpresaren www.serviciodomesticoo.com web-gunean sar daitezke segurtasun osoz, Confianza Online deritzon elkarte espainiarraren egiaztagiria baitauka. Horren bitartez eta pausu gutxi batzuk emanda, bere eskura izango ditu, errez eta arin, etxe-zerbitzuan dauzkan beharrizanei soluzioak aukitu ahal izatea.
Jarraitasuna, ardura, lana “handia, 14 ordu egunero, egunez eta gauez” baina ilusioa da, batez ere, ekintzaile bikote honi falta ez zaiona; etorkizunera optimismoz begiratzen dute, bide asko eta merkatu ugari arakatzear daudela dakiten arren. “Aurten –adierazten dute- fakturazioa dexente hobetzea, konziliazio kontuetan enpresekin akordioak lortzea eta dena ondo badoa, epe ertain-luzera, ideia atzerriko naziotara esportatzea espero dugu”.