Biofarmazeutikoak, 2016ko BioSpain azokan aurkeztu duen tumore zelula amen hazkuntza plakak merkaturatuko ditu
Gutxi barru, StemTek Therapeutics euskal konpainia biofarmazeutikoak, laborategian erabiltzeko prest dauden hiru dimentsiotako tumore zelula amen hazkuntza plaka berritzaileak merkaturatuko ditu. Cell2sphere –hori baita plaka hauen izena- orain dela gutxi patentatu dira eta irailaren azken aldean Bilbon egin zen arloko BioSpain azokan aurkeztu ziren.
Produktu honekin “laborategi bezeroak ez du hazkuntzak hiru dimentsiotan egiten ikasteko inbertitu behar –nabarmentzen du enpresako kontseilarari-ordezkariak, Angel Garcia Marinek. Plakak inkubagailuan sartzeko prest heltzen dira. “Laborategiak –adierazten du-, hazkuntza handi eta zabalen operazioetan, produktua erosi, erabili eta botatzen du; besterik ez”.
‘Cell2Sphere’, 96 puntilloko plastikozko plakak dira; formatu hori industrian ohikoa denez, lagin ertaina egitea ahalbidetzen du. Tumore esferoide solidoen hazkuntzak hiru dimentsiotan dauzkate –bitan eduki beharrean- hasierako faseko ‘in vitro’ saioak, tumorearen biologia hobeto ager dezan eta lortzen diren emaitzak fidagarriagoak izan daitezen hurrengo fase klinikora pasatzeko. Aipatutako hazkuntzak zelula ametan aberastu diren populazioetatik datoz, hori baita StemTek Therapeutics-ek aplikatzen duen teknologia.
Urte eta erdi lanean egon ondoren, joan den ekainean, StemTek Therapeutics-ek plaken garapena patentatu eta marka erregistratu zuen. Beren erabilera sustatzeko, hedapen kanpaina egiteaz gain, bezero izan daitezkeen laborategiei plakak proba ditzaten uzten dizkie. “Ziur gaude, komentatzen du enpresako kofundatzailea den Olatz Leis Esnaolak, eskaera suspertzeko benetan funtzionatzen duena, farmazia-laborategiek plakak erabiltzea eta euren abantailak ikustea dela”.
Farmazia enpresei bere medikamenduak tumore mota ezberdinetan frogatzeko lana errezteko, StemTek Therapeutics-ek, hasiera baten, garun, kolon eta titi minbiziko tumoreekin saioak egiteko hazkuntza plakak merkaturatuko ditu. Ondoren, urte amaierara arte, ohikoak diren gainontzeko tumoreekin (prostata, birika eta pankrea) froga farmakologikoak egiteko bederatzi plaka mota gehiago ateratzen joatea aurreikusten du. StemTek Therapeutics-ek ere, plaka mota bakoitza horien barruan zelula lerro ezberdinak eskaintzen ditu eta industriak lerro horiek aurretiaz eskatuz gero, eskaerari erantzuna emateko prest dago.
StemTek Therapeutics-i ‘Cell2Sphere’ merkaturatzeak aldaketa kualitatiboa ekarriko dio zerbitzuen emanketaren bere ohiko jarduerari, erabiltzen duten farmazia-enpresek beren medikamenduen eraginkortasunari buruzko esperimentuak euren laborategietan zuzenean egin ahalko dituztelako, analisiak kanpoan enkargatu behar gabe.
Minbiziaren kontrako emaitzak
Enpresa hau, 2013an minbiziaren ikerketan hogei urte baino gehiago zeramatzaten bi ikerlarik eratu zutena – Angel Garcia Martinek eta Olatz Leis Esnaolak, hain zuzen- 2014ko urrian hasi zuen bere jarduera Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak Zamudion daukan KABI inkubategian, ikerlari biek ikasitakoan oinarrituko ziren zerbitzuak farmazia industriari eskaintzeko helburuaz; bereiziki, minbiziari hasiera eman eta terapiari aurka egiten dieten eta minbizia berriz agertzearen eta metastasiaren arduradunak diren tumore zelula amen biologiaren eremuan. “Gure ezagutzak industriara eramatea planteatu genuen, tumorearen biologiaren ikuspuntutik, argi dagoelako populazio horiei aurka egin behar zaiela eta horretarako, minbiziaren kontrako botika belaunaldi berria lortu behar da”, dio Angel Garciak.
StemTek Therapeutics-en jarduerak, arlo bioteknologikoan berrikuntzari laguntzen dion euskal sarearekiko hurbiltasuna, negozio orokorraren plateamenduarekin elkartzen du. “Gure merkatu naturala, helgarritasunagatik, Europa da, baina praktikan, mundiala da. Gure zerbitzuen arloan, hori baita gehien garatu duguna, bezero bat Bartzelonan daukagu eta gainontzekoak Frantzia eta Alemanian zeuden, oraintsu, Estatu Batuetako beste bat gaineratu dugun arte. Produktuaren arloan, gure merkatua dagoeneko globala dela esan dezakegu, bezeroak lortzeko ez delako hain garrantzitsua merkaturatzen den nazioan bertan egotea”.
Hala ere, StemTek Therapeutics-ek nazioartean daukan etorkizuna, hemen daukan errotze handitik dator. Enpresaren arduradunek, bertoko erakundeek ikerkuntzari laguntzeko artikulatu dituzten tresnak baloratzen dituzte eta garrantzi berezia ematen diote Eusko Jaurlaritzak bioteknologia, ekonomia garapenerako bere lerro estrategikoetariko bat dela kontsideratzea. “Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean egonda –adierazten dute- egitura komunak erabili ditzakegu eta guztira, berrogei bat enpresa bioteknologikoen ondoan gaude eta euretariko batzuekin proiektuak partekatzen ditugu. Gainera, enpresa kudeaketaren atalean, hasieran BEAZ-en laguntza izan genuen bertan jartzeko eta gero, beste batzuen artean, Seed Capital Bizkaia-ren laguntza eta inbertsioak. Era berean, zenbait ikastetxekin lankidetza-hitzarmenak dauzkagu eurekin botiken I+G atala garatzen dugulako”.
Labur esanda; “integratuta sentitzen gara oso ondo tratatzen gaituen ekosisteman”.