Técnicas Avanzadas en Mecanización de Modelos izeneko enpresak, (TECCAM, S.L.), berrikuntzaren aldeko apustu argia egin du bere proiektuaren ardatza bihurtuz
Joan den apirilean sortu zenetik, Técnicas Avanzadas en Mecanización de Modelos (TECCAM, S.L.) deritzona, industria arlo ezberdinetan erabiltzen diren piezen galdaketarako ereduak ekoizten berritzailea den enpresa proiektua burutzen ari da. Zamudion kokatuta dagoen enpresa honen apustua, nagusiki, sorkuntza berriko teknologiak erabiltzean eta anbizio handiko nazioartekotzeko prozesua martxan jarriz kanpoko merkatuetara zabaltzean datza.
TECCAM-ek gehien bat, azkenean galdaketan unitate-piezak fabrikatzeko behin-betiko moldeak egiteko balio duten poliestirenoko ereduak ekoizten ditu. Pieza seriatuak fabrikatzeko erabiltzen diren zur edo erretxinak ez bezala, poliestirenoak “eredu galdua” deritzona egiteko balio du; hau da; pieza bakar baterako bakarrik erabili daiteke, normalean, prototipo edo unitate-proiektua izaten dena.
Gaur egunean, TECCAM-en jarduera gehiena automobilaren arlora zuzendatua dago. Hala ere, enpresak erantzuna ematen dio ere makina-erreminta, moldearen industria, zementu arlo edo energi-industriaren eskakizunei, bere ekoizpena nahiko dibertsifikatuta edukitzeko helburuaz.
Ekintzailetzaren prozesua
Raúl Espinosak, TECCAM-eko bazkide fundatzaileak, hogei urte baino gehiagoko esperientzia dauka galdaketarako ereduen arloan. Enpresa, bazkide inbertitzaile batekin eta Seed Capital Bizkaia-ren laguntzaz sortzea erabaki zuen, eskakizunak aldatzen zihoazela eta ohiko enpresa gehienak merkatuen beharrizan berriei erantzuna emateko prest ez zeudela ikustean. “Arloan teknologia berria sartu behar zela ikusten genuen –adierazten du-; beharrezkoa zela sorkuntza berriko makinak edukitzea eta gainera, nazioartekotu behar ginela gaur egunean lehia Europan dagoelako”.
Errealitateak ekintzaile honen aurreikuspenak berretsi ditu, merkatuak hasieratik enpresaren jarduerari harrera ona eman diolako. “Bezeroek hasieratik oso harrera ona eman diote gure ekimenari, merkatuaren gaur egungo eskakizunen altueran egon ahal izateko berrikuntzan eta produkzio-ahalmenean egin dugun apustu handia baloratzen jakin dutelako”, azaldu du Espinosak.
“Hasiera zaila izan da –gogoratzen du-, geldialdiak gainditu behar izan ditugu, makinak oso modernoak izan arren, fabrikazio prozesua optimizatzeak nahitaez, denbora behar duelako; baina pixkanaka-pixkanaka abiadura handiagoa hartzen ari gara eta urte betean ekoizpen maila bikaina lortuko dugula uste dugu”.
Horren harira, TECCAM-ek, bere bezeroen artean automozioan hain nabarmenak diren Gestamp, Batz edo Matrici bezelako enpresak dauzka; makina-erreminta arloko eta nazioarteko bezeroekin lan egiten duten galdaketen hornitzailea da eta Volkswagen Taldearen hornitzaile zuzena izatea lortu du.
Modernizazioa
Merkatuaren eskaerari erantzuna ematen dion aldi berean, TECCAM-ek ahalegin handiak egiten ditu bere eskaintza bereizten dituen ardatzak berrikuntza eta nazioartekotzea izan daitezen. “I+D-ko gure saila –dio Espinosak– erreminta eta material berriak frogatzen ari da merkatuan dagoen eskaerari erantzuna emango dioten kalitate handiagoko azaleko akaberak lortzeko. Saiatzen ari gara ere gure prozesu guztiak hobetzen gure lehiakideek baino fabrikazio denbora laburragoak lortzeko, automobilaren arlorako ezinbestekoa baita”. Gainera, bere jarduera, nagusiki europar merkatuetan zabaltzeko, TECCAM-ek bere egituran, 2017ko hasieran lan egiten hasiko den merkatal saila sortu du. “Gutxi barru, frantziar eta alemaniar merkatuak gehien bat aztertzen hasiko gara –aurreratzen du- herrialde horietako enpresekin akordioak lortu eta euren bitartez gure produktuak kanpoan saltzeko helburuaz”. Izatez, enpresa, hasieratik ez da bezero ezagun edo hurbilekoekin bakarrik erlazionatzera mugatu nahi izan eta dagoeneko, atzerriko enpresekin lan egiten du.
Orain izaten ari den hazkundearekin batera, enpresak bost urtetako epean, gaur egun lanean dauzkan zortzi langileetatik hogei batera pasatzea aurreikusten du. “Berrikuntza eta merkataritza arloen aldeko apustua egiteaz gain, -zehazten du bazkide fundatzaileak- hiru langilek osatuta dagoen gure bulego teknikoaren software garapenen jarduera eta gure langile guztien kualifikazioa esparru horretan indartu nahi dugu, gure negozioaren bihotza delako”. Guzti hori, makinetan egin beharreko inbertsioa ahaztu gabe.
Merkatuaren eskakizunetara moldatu
Automobilaren arloa eskaera handiko denboraldia pasatzen ari da baina aldi berean, enpresa hornitzaileak, nazioarteko bezeroek egiten dizkieten eskaera handiei kalitate hoberenaz erantzuna eman ahal izateko baliabide teknikoetan eta langileen trebakuntzan hobetzea eskatzen duen lehia gogorran sartuta daude. “Etorkizunari begira -adierazten du Espinosak-, gure erronka, hazkunde mota hori lortzea eta produkzioa dibersifikatzea dela uste dugu, automozio arloa oso ziklikoa delako; izatez, dagoeneko, gure produkzioaren %30a beste arlo batzuetara zuzentzen dugu”.
TECCAM-ek, automobilaren arloan aurreikusten diren aldaketei arrakastaz aurre egitea espero du. Ibilgailu elektrikoak heldu eta hedatzen direnan, “komenigarri da, etorkizunean garatuko diren materialei dagokienez adi egotea –adierazten du–, karrozeriak eta xasien fabrikazio prozeduretan aldaketa garrantzitsuak egongo direlako. Datozen 15 urteetan erregai fosilak erabiltzen dituzten ibilgailuak ia desagertuko direla eta fabrikazioaren pisu eta materialetan bilakaera egongo dela uste dugu. Arloak eskatzen duenaren ildo beretik aurrera egin behar dugula uste dugunez gero, lanean ari gara automobilaren arloan egongo diren aldaketa handietara moldatzeko”.